Men-Bras-de-Kermar-Ker zutarria

Men-Bras-de-Kermar-Ker zutarria edo menhirra (frantsesez: Menhir de Men-Bras-de-Kermar-Ker) Morbihan departamenduko Moustoir-Ac herrian, Bretainian, dagoen Neolitoko monumentu megalitikoa da. 1924tik Frantziako Monumentu historikoaren izendapena du.

Men-Bras-de-Kermar-Ker zutarria
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
DepartamenduaMorbihan
BarrutiPontivyko barrutia
Kantonamenducanton of Locminé
Frantziako udalerriMoustoir-Ac
Koordenatuak47°49′29″N 2°51′32″W / 47.82479°N 2.85879°W / 47.82479; -2.85879
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00091459
Kontaktua
HelbideaKermarquer

Deskribapena aldatu

Kermarquer-la-Lande herrixkatik 270 metrotan dago, Keraratik 470 metrotan. 300 metrotan Kerarako zutarria dago. Zutik jarritako harri honek neurri hauek ditu: 6,8 metro ditu. Oinarria, ia laukizuzena, 3,8 m² ditu. Zutarria ipar-mendebaldera makurtuta dago.

Zutarriak grabatu sinbolikoak ditu hiru aldetan: ilargi erdiak edo ilgorak eta aizkorak. Ipar-mendebaldera begira ez dago inongo sinbolorik.

Inguruan beste harri handi bat dago, agian beste menhir, gizakiak egindako markekin. 150 m. mendebaldera, erreka batean ainguratuta, 1,8 m2-ko altuera duen menhir isolatua dago.

Ingurua aldatu

Zutarria baso batean dago kokatuta, soilgune batean.

Historia aldatu

Trikuharria Neolitokoa da. 1847an haren inguruko informazioa jaso zen. Langleko kondeak Société polymathique du Morbihan elkarteari eman zion 1914ko martxoaren 26an.[1] Eraikina 1924ko apirilaren 23ko dekretuaren bidez monumentu historiko gisa sailkatuta dago.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Jean-Étienne Picaut, Moustoir-Ac Sous les frondes des fougères, Moustoir-Ac, Liv'Éditions, octobre 2010, 320 p. (ISBN: 978 2 84497 184 5), 35-36 or.

Kanpo estekak aldatu