Melastiza chateri Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Melastiza chateri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaMelastiza
Espeziea Melastiza chateri
Boud., 1907

Sinonimoa: Melastiza miniata

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Hasieran konkaboa, gero zabaldu egiten da, nahiko ganbila, 5 eta 15 mm bitarteko diametrokoa.

Himenioa: Laranja kolorekoa edo gorri-laranja kolorekoa; kanpoaldea ia kolore berekoa da, eta alde marjinal ilunagoa du, ile laburren ondorioz.

Haragia: Argizari itxurakoa, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Chateri epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna aldatu

Es du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Aleuria aurantia delakoaren ale txikiekin nahas daiteke, honek ertzean ez du ilerik. Scutellinia eta Cheilymenia generoetako espezieekin, hauek ile askoz luzeagoak dituzte eta puntan amaituak.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, taldeak osatuz lurrean. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 766 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 673 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...

Kanpo estekak aldatu