Melanoleuca verrucipes

Melanoleuca verrucipes Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Melanoleuca verrucipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca verrucipes
Singer, 1939

Deskribapena

aldatu

Kapela: Tamaina ertainekoa, 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, zuri-krema kolorekoa, diskoan arrexka kolorea.

Orriak: zurixkak, pixka bat okertuak.

Hanka: 8 cm inguruko garaierakoa eta 0,8 cm inguruko lodierakoa, oso garatxoduna edo latza, Krombholziella-ren antzekoa.

Haragia: Zuria, fruta usainarekin, gero irin-lur usainekoa, zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leumo" hitzetik. Verrucipes epitetoak, hitzez hitz, oin garatxoduna, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Belarretan eta zuhaitz hostozabalen sastrakadietan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Guyana Frantsesa, Europa, Errusia, Zeelanda Berria, Japonia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 164 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Melanoleuca verrucipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu