Melanoleuca stridula Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Melanoleuca stridula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca stridula
Singer, 1943

Sinonimoak: Collybia stridula, Marasmius stridulus, Tricholoma stridulum, Melanoleuca graminicola.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, biguna, urria, kanpai itxurako zabaldua; fuliginoso-beltzaxka, tomentuduna, zurbiltzen eguraldi lehorrarekin.

Orriak: Estu, okertu-itsatsiak, edo zabal, zuriak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaietakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametrokoa, azpi-fistulosoa, zilindrikoa, zurruna eta hauskorra, fibriloso-ildaskatua, oinarrira loditua eta sustrai antzekoarekin, mehea, ia korneoa, tomentuduna, fuliginoso kolorekoa.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Stridula epitetoa berriz latinetik dator, karrankari, sarkorra zentzu figuratiboan, esan nahi duen “stridulus” hitzetik. Sustrai antzekoa duelako.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Xerula longipes delakoak kapela ia urdin kolorekoa du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan. Kare-lurretan, hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Uzbekistan.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 269 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Melanoleuca stridula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu