Xerula pudens Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.

Xerula pudens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaXerula
Espeziea Xerula pudens
Singer, 1951

Sinonimoak: Collybia longipes, Xerula longipes, Oudemansiella longipes.

Kalitate gastronomiko gutxiko haragia. Oraindik gutxi ezagutzen den perretxikoa. Jangarritasuna aztertzen ari dira, hobe ez jatea.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero laua eta titi zabal baten ingurua .hondoratua. Azal lehorrekoa, belusatua, gaztaina kolorekoa edo gris-arrexka.

Orriak: Zabal, zabalak, libreak, zurixkak, ertz ilunekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuntzuna, larrukara, luzea, zilindrikoa edo oinarrirantz apur bat loditua, sustrai itxurarekin amaitzen da, kanela kolorekoa edo arre-horixka, belusa dirudien Ile batez estalia.

Haragia: Mehea, elastikoa, zurixka, usain eta zapore atseginekoa.[1]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Longipes epitetoa berriz latinetik dator, luzea esan nahi duen "longus" hitzetik eta oina esan nahi duen "pes" hitzetik. Bere oin luzeagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria, baina gutxi estimatua.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Hymenopellis radicata delakoarekin, baina honek oin zurixka leuna du, ez belusatua.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, gehienetan bakarrik agertzen da, hostoerorkorren basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika eta Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 396 or. ISBN 84-7173-211-4..
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 248 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 273 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 170 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu