Melanoleuca cognata Melanoleuca generoko onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, baina gomendagarria da hornigai gisa. Lur hezearen aromak, beste Melanoleucak (gramopodia) baino kalitate txikiagoa ematen zaio..

Melanoleuca cognata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca cognata
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldua erdian titi batekin. Kolore uniformekoa, marroi-okre kolorekoa, hori-okrea edo okre-grisaxka. Azal lehorra, leuna eta distiratsua.

Orriak: Meheak eta estu, eskotatuak, krema kolorekoak edo okre-krema kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 6 - 12 x 0,8 - 1,5 cm-koa, zilindrikoa, zuzena, fibrilosoa, oinarrian lodituta, krema-okre kolorekoa edo gris-okre kolorekoa.

Haragia: Mehea ertzean, zertxobait haritsua, zuri-krema kolorekoa, irin zaharraren usainarekin eta zapore ahularekin.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leuko" hitzetik. Cognata epitetoak kapelaren koloreari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Udaberriko Melanoleuca da, krema-okre kolorekoa. Ezaugarri hauek direla eta, erraz identifika daiteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberriko espeziea da, udazkenean ere ateratzen den arren, koniferoen basoetako soilguneetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Txile eta Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 226 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 246 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 281 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. Txantiloi:164 Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu