Mec Vannin (euskaraz Mango Semeak) Man uharteko alderdi politiko nazionalista bat da. 1962an Lewis Crellin eta J. Bernard Moffatek sortu zuten. Honen helburua Man uhartean burujabea den errepublika subirano bat ezartzean datza, bai eta Man uharteko benetako hizkuntza ofiziala manxera izan dadila. 1976 eta 1981 bitartean Tynwald udalerrian eserleku bat bereganatu zuen.

Mec Vannin
BuruzagiaBernard Moffatt
Sorrera1962
Egoitza nagusia Man uhartea
Ideologia politikoaNazionalismoa eta errepublikanismoa
www.mecvannin.im/

Ideologikoki Sinn Féin, SNP, Plaid Cymru, Mebyon Kernow eta Union Démocratique Bretonne alderdiekiko lotura handia du, hots, nazionalismo zeltan oinarritzen da. Man uharteko errepublika demokratiko eta subirano baten aldekoak dira.

Bestalde, Yn Pabyr Seyr izeneko egunkaria ingelesez argitaratu ohi du, bertan herrialde edo uharte honetako ikuspuntuak eta albisteei buruz berri ematen da. Alderdi honen leloa Iree Seose Vannin da.

Kanpo estekak aldatu