Meaka (Irun)

Meaka (Meazar)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Irungo auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Meaka (argipena)».

Meaka Gipuzkoako Irun udalerriaren kanpoaldeko auzo bat da. Aiako Harria eta Oiartzun udalerrira doan GI-3454 errepideak zeharkatzen du.

Meaka
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°19′45″N 1°46′37″W / 43.32917°N 1.77682°W / 43.32917; -1.77682
Demografia

Auzoa aldatu

Baserri giro lasai eta atsegineko auzoa da, E-5 autobideak Irungo herrigunetik banatzen duelarik. Meaka auzoa Arantzate errekak zeharkatzen du, hau Irusta ur-jauzian jaiotzen da. Arantzate erreka auzo honetan zeuden Arantzate burdional eta Ibarrola burdinolen motorra izan zen, bi burdinola hauek gaur egun arte mantendu izan diren Ibarrola dorrea eta Arantzate dorrean zeuden, gainera eskualde honetako armagintza-etxe garrantzitsuenak ere izan ziren.

Historia aldatu

Antzina auzo honetan meatzaritzak garrantzia handia izan zuen, bertan meatzeak zeudelarik, horregatik Meaka izena Meazar izenearik eratorria dela uste da.

1865an inguru hauetako meatzetatik ateratako mineral kopuru handia zela eta, gaur egun Irungo Santiago kalean kokatzen zen kaira mineral hori eraman eta itsasoratzeko asmoz trenbide bat eraiki zen. Garai hartan eta inguru honetako orografia menditsu eta maldatsua zela eta, garrantzi handiko eraikuntz-lana izan zen.

Ondarea aldatu

Elkarteak aldatu

  • Meakako Auzotarren Elkartea

Kanpo estekak aldatu