Me at the zoo

Me at the zoo (Ni zoologikoan) YouTube plataformara igo zen lehen bideoaren izenburua da. Lana 2005eko apirilaren 23an igo zen, 20:27:12-etan Ozeano Bareko Ordu-eremu ( 2005eko apirilaren 24an, 3:27:12 UTCn). Bideoa Yakov Lapitsky-k egin zuen eta Jawed Karimek, plataforma sortzailetako bat, igo zuen. Karimek "jawed" erabiltzaile izena erabili zuen eta Lapitsky haren ikaskidea zen. Bideoa kargatu zen kontua egun berean sortu zen.[1][2][3]

Me at the zoo
Jatorria
SortzaileaJawed Karim
Argitaratze-data2005
Jatorrizko izenburuaMe at the zoo
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Iraupena19 segundo
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)San Diego Zoo (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJawed Karim
Bestelako lanak
Langileak[[Yakov Lapitsky (en) ]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Diego Zoo (en) Itzuli
Argumentu nagusiaElefantea eta elephant's trunk (en) Itzuli
youtube.com…
IMDB: tt4238364 Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

EdukiaAldatu

Bideoa oso laburra zen, hemeretzi segundu bakarrik baitzituen. San Diegoko zoologikoan egin zen. Filmazioan Karim elefanteen aurrean agertzen da eta, hitzez, animalia horien tronpen inguruko interesa azaltzen du, oso handiak direla esanez ("really, really, really long trunks"). Azalpen guztia horrela dio: "All right, so here we are in front of the, uh, elephants, and the cool thing about these guys is that, is that they have really, really, really long, um, trunks, and that's, that's cool, and that's pretty much all there is to say." Euskaraz hau da esan zuen guztia: "Ongi, orduan hemen gaude... elefanteen aurrean. Eta, animalia hauen onena oso tronpa oso, oso luzeak dituztela, eta hori izugarria da. Eta hori da esan behar dudan guztia".[4]

GarrantziaAldatu

Los Ángeles Times egunkari estatubatuarrak YouTubera igo zen lehen bideoak paper garrantzia izan zuela esan zuen. Horrek adierazi zuen jendeak hebadideak nola eskuratzen zituen moduaren aldaketa eta 60 segunduetako bideoen urrezko aroaren garaiari hasiera eman ziola.[5] The Observer egunkariak, bestetik, ekoizpenaren pobrezia azpimarratu zuen.[6]

2019ko abuztuan bideoak 73 milioi bisitaldi eta 3.5 milioi komentario zituen. Plataformaren aldaketa deskribitzeko YouTuberen bideo ezagunena bihurtu da.

ErreferentziakAldatu

  1. Hartley, Matt (February 19, 2010). "Ten of YouTube's most influential videos". Canwest.
  2. McGuinness, Ross (April 15, 2010). "Elephants to Gaga". Metro. 34 or. IT began with a spectacularly ordinary 18-second clip of man at the zoo, watching some elephants. It has been viewed almost 2 million times.
  3. https://web.archive.org/web/20131023101635/http://www.theguardian.com/technology/2010/apr/11/youtube-web-video-stars
  4. https://www.billboard.com/articles/news/6062921/happy-ninth-birthday-youtube-from-me-at-the-zoo-to-a-billion-monthly-visits
  5. https://www.webcitation.org/5y6MI3hAC?url=http://articles.latimes.com/2010/may/17/entertainment/la-et-youtube-20100517
  6. https://www.theguardian.com/technology/2010/apr/11/youtube-web-video-stars

Kanpo estekakAldatu