Mbeju

Paraguaiko jaki tradizionala

Mbeju (ahoskera: [ᵐbeˈɟu]; guaranieraz: mbeju, gaztelaniaz: mbeyú) delako jakia gazta berriaz eta manioka almidoiaz egindako opil zapala da. Paraguaiko eta Argentinako ipar-ekialdeko jaki tipikoa da.

Mbeju
pancake (en) Itzuli
Historia
JatorriaParaguai

Mbejua jesulagunen paraguaitar misioetan bizi ziren guaraniek sortu zuten. Vidal Domínguez Díaz paraguaitar sukaldariaren arabera mbejua mbujape (ahoskera: [ᵐbudʒa'pe]) izeneko jaki prehispanikoaren aldaera bat da. Izan ere, mbujapea manioka fekulaz eta gantzaz soilik egina da. Esnea eta gazta kolonizatzaile espainiarrek gerora sartu zuten.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El "mbeju correntino" desata polémica» Extra 2019-01-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).