Maud Ankaoua

Enpresa kudeatzailea eta idazlea

Maud Ankaoua (1971ko urriaren 23a) frantziar finantza aholkularia eta idazlea da.

Maud Ankaoua
Bizitza
Jaiotza1971ko urriaren 23a (53 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaNottinghamgo Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta managerra
Lantokia(k)Paris
maud-ankaoua.com

Biografia

aldatu

Hezkuntza

aldatu

Maud Ankaouak nazioarteko finantzak ikasi zituen Nottingham eta Oxforden, Erresuma Batuan. Parisko Ikasketa Politikoen Institutuan graduatu zen, non bere promozioko onena izan zen.[1]

Ibilbidea

aldatu

Hasieran, publizitate agentzia bat zuzendu zuen. Hala ere, bihotzeko sortzetiko malformazio batek galga jarri zion bere ibilbideari.[1]

2000. urtean, Maud Ankaoua startup enpresa zenbaiten finantza-zuzendaritzan jarduten zuen, batez ere informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien sektorean. 2010ean bere enpresa saltzea erabaki zuen, eta, segidan, bost asteko bidaia antolatu zuenHimalaiara, sherpa batekin.[1]

Maud Ankaouak teknologiako eta osasuneko liderrak eta inbertsio-funtsak aholkatzen ditu. iiAwards et innovators under 35 sarien epaimahaian parte hartu zuen.[1]

Literatur ibilbidea

aldatu

2017an, Maud Ankaouak lehen eleberri bat idatzi zuen, Kilomètre zéro: Le chemin du bonheur, bere historia pertsonalean oinarrituta.[2] Bere lagun onenak eskatuta, pertsonaia nagusiak, Maëllek, start-up baten finantza-zuzendariak bere egunerokoa parentesi artean jartzen du Annapurnako igoera bat egiteko.[3][4]

Giza harremanen zale amorratua da, eta ongizate pertsonalaren eta norberaren bilaketaren inguruko literatura feel-good batean aritzen da.[5][6]

2023an argitaratutako Plus jamais sans moi liburuan, emakume protagonista bere buruaren bila ateratzen da, oraingoan Donejakue bideetan.

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu