Ireki menu nagusia

Xerpa herria edo xerpak[1] (tibeteraz ཤར་པ།, hots, "ekialdeko herria" edo "ekialdeko jendea", shar "ekialde" + pa "herria" edo "jendea") Nepalgo eskualde menditsuetan bizi den etnia bat da, hain zuzen ere, Himalaiako goi mendietan. Jatorriz xerpak Tibeteko ekialdean dagoen Kham eskualdean jatorria dute, 300-400. urte bitartean Nepalera emigratu zutelarik.

Xerpa herria
Xerpak
Sherpa sendi bat.

Xerpa sendi bat.
Biztanleak guztira 180.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Nepal, Tibet, Bhutan eta India
Hizkuntza Xerpera
Erlijioa Budismoa, hinduismoa, kristautasuna eta Bön

Usadioz xerperaz mintzatzen dira. 2001eko Nepaleko erroldaren arabera xerpa herria 154.622 lagunek osatzen dute, halere Nepaletik kanpora, batez ere Tibet eta Indiaren iparraldean ere xerpa komunitateak badaude. Hauetako %92.83-a budistak dira, %6.26-a hinduistak, %0.63-a kristauak eta %0.20-a Bön sinisdunak.

Eduki-taula

Mendizaletasuna eta alpinismoaAldatu

Sherpak Himalaiako goi mendietan bizi direnez, garaiera handietara ederki egokituta daude, horregatik mendizaletasun nahiz alpinismoaren inguruko espedizioetan mendi gidari, zamaketari eta garraiolari izan ohi dira. Honen adibide nabarmenenak, Edmund Hillaryrekin batera Everest mendira igo zen Tenzing Norgay xerpa, edota Martin Zabaletarekin batera Everestera igo zen Pasang Temba.

OhiturakAldatu

Sarritan eta ohitura legez xerpak jaio diren asteko egunaren izenaz deitu ohi dira:

  • Astelehena: Dawa
  • Asteartea: Mingma
  • Asteazkena: Lhakpa
  • Osteguna: Phurbu
  • Ostirala: Pasang
  • Larunbata: Pemba
  • Igandea: Nima

IruditegiaAldatu

Sherpa ospetsuakAldatu

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xerpa