Matthias Mayer
Matthias Mayer (Afritz am See, 1990eko ekainaren 9a) eskiatzaile austriarra da. Neguko hiru Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen Alpetar eskiko Super-G eta aldapan beherako probetan. Austriako alpetar-eskiatzaileen artean domina gehien eskuratu dituen eskiatzailea da[1].
Matthias Mayer | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sankt Veit an der Glan (en) , 1990eko ekainaren 9a (34 urte) |
Herrialdea | Austria |
Familia | |
Aita | Helmut Mayer |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Parte-hartzailea
| |
matthiasmayer.at | |
Ibilbidea
aldatuAustria mendialdeko Karintia estatuan jaio zen. Aita Helmut Mayer du, 1988ko Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuena[2] eta 1989ko Munduko txapelketan ere bai.
2009an egin zuen debuta Munduko Kopan, Sestrieren hain zuzen ere. Super-G proban espezializatu zen eta 2013ko urtarrilean lortu zuen aurreneko podiuma.
2014ko Sotxiko Jokoetan ordea aldapa beherako proban lortu zuen urrezko domina[3]. 2018ko Pyeonchangeko Jokoetan Super-G proban lortu zuen urrezko domina[4]. 2022ko Pekingo Jokoetan aldapa beheran brontzezko domina lortu ondoren Super-G proban urrezkoa eskuratu zuen[5].
Txapelketak
aldatuNeguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Sotxi ( Errusia) | aldapa behera | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | Super-G | |
2022 | Pekin ( Txina) | Super-G | |
2022 | Pekin ( Txina) | aldapa behera |
Munduko Kopa (sailkapen orokorra) | |||
---|---|---|---|
Urtea | Proba | Domina | |
2013 | Super-G | ||
2015 | Super-G | ||
2020 | aldapa behera | ||
2020 | konbinatua | ||
2021 | Super-G | ||
2021 | aldapa behera |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Alemanez) red, ORF at. (2022-02-08). «Ski alpin: Mayer auf Augenhöhe mit Olympialegenden» sport.ORF.at (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ (Ingelesez) «Aksel Lund Svindal wins super-G for 20th career victory» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Matthias Mayer revalida el título de supergigante y entra en la historia» MARCA 2022-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Revuelta, Raúl. (2022-02-08). «Matthias Mayer Takes Gold in Beijing Super-G» Ski Paradise (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) LdN, Redacción. (2022-02-08). «Matthias Mayer revalida el oro olímpico en supergigante y suma su segunda medalla en Beijing» Lugares de Nieve (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).