Martin Oihartzabal

euskal itsas pilotua eta frantsesezko idazlea
Artikulu hau ziburutar itsasgizonari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Oiartzabal (argipena)».

Martin Oihartzabal (frantsesez eta gaztelaniaz Martin de Hoyarçabal) Lapurdiko Ziburu udalerrian jaiotako euskaldun itsasgizon bat izan zen. 1579an Ternuari buruzko itsasgida bat idazteagatik ezaguna egin zen, bertan uharte hartan nabigatzeko laguntza eta bertako distantzia eta lekuen datu lagungarrien berri eman zuen.[1] Guzti hau bere Les voyages aventureux du Capitaine Martin de Hoyarsal, habitant du çubiburu izeneko liburuan frantsesez jaso zituen, gida hau luzaroan Frantzia nahiz Espainiako itsasgizon ugarik erabili izan zutelarik. Horren adibide bere liburuko testu zati hau dugu:

Martin Oihartzabal
Bizitza
JaiotzaZiburuXVI. mendea
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta kartografoa
« Gisent cap de S.Marie & Plaisence nort nordest & su surroest, ya 9. l. Ite tu fois sçavoir que quand tu iras du cap de S. Marie, en ceste routte de nort nordest, tu trouueras vne poincte longue que se nomme Amigaiz dela à Plaisence ya 4 lieuës, & du cap de S. Marie 5 lieuës, apres que tu auras passé ledict Amigaiz, tu trouueras Plaisence. »
Martin Oihartzabal. Les voyages aventureux du Capitaine Martin de Hoyarsal, habitant du çubiburu.

1677an Piarres Etxeberrik itsas gida hura lapurterara euskaratu zuen. Testu zati hau horren argibide:

« *Halaber Iaquinbeharduçu Ioatençarenean arrutahortan causitucoduçula puntabat ceñary baitaritça punta Mehea eta handican placençarat dire, 5. lecoa handy eta punta mehitican bururat, 4. l. noizere iragaten baituçu punta mehea handic lehenbicico baian içanenda placença istriborreco aldearequin. »
Pierre Etxeberriren euskaratzea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Red Bay. Auñamendi entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu