Martin Frobisher
Sir Martin Frobisher (ˈfroʊbɪʃər ahoskatua; Altofts, Yorkshire, c. 1539 - Plymouth, 1594ko azaroaren 15a) ingeles itsasgizona izan zen. Ameriketako iparraldetik Txinarako bidea bilatu nahian, 1576ean espedizio bat antolatu zuen; Groenlandiako hegoaldea, Labrador penintsulako ekialdea eta Baffingo lurretatik igaro zen, eta gaur bere izena daraman badiaraino heldu. 1585ean, Drakerekin Mendebaleko Indietara iritsi zen, eta Espainiako Armada Garaitezinaren kontrako gerran parte hartu zuen (1588).
Martin Frobisher | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altofts (en) , 1535 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Plymouth, 1594ko azaroaren 15a (58/59 urte) |
Hobiratze lekua | St Giles-without-Cripplegate (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | amiral |
Parte hartutako gatazkak | Anglo-espainiar Gerra |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Frobisher |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.