Martin Agerre afera
Martin Agerre afera nortasunaren usurpazioaren auzi judiziala izan zen, 1560an Tolosa Okzitaniakoan epaitua. Martin Agerreren itxura zuen gizon batek egiazkoaren itxura egin, baita bere emaztearentzat ere, eta egiazkoa itzultzean, ezin zuten jakin nor zen benetakoa biek galdera berak ondo erantzuten baitzuten.[1]
Gertakariak
aldatuJean de Coras epaileak De L´arrét mémorable du parlament de Toulouse, contenant une histoire prodigieuse bere liburuan afera azaltzen du. Martin Agerre 1524 inguruan jaio zen Hendaian, Sanxi Agerre aita izanda.[2] 1527an familia Languedocera (Artigat herrira hain zuzen ere) joan eta bertan Guerre abizena hartu zuten.[3] 1539an Bertrande de Rols ezkondu zuen. Sanxi izeneko seme bat izan zuten eta 1548an, garia lapurtzeaz salatua izan ondoren, arrastorik utzi gabe desagertu zen.
1556an Martin Agerreren planta zuen gizon bat agertu zen Artigaten: altura bere, bisaia bera eta berezko hazpegi berak (orbaina bekokian, akatsa hortz batean, makula ezkerreko belarrian...). Bertrande de Rols emaztea pozez bete eta baita semea ere. Bertrandek Martin berria bere etxera jaso zuen. Martin berriak egiazkoaren pasarte asko ezagutzen zuen eta herritar gehienek, bere osabak, bere lau anaiak, emazteak eta semeak onartu zuten, zalantza batzuk iraun arren. Martin berria hiru urtez bizi zen Artigaten eta alaba bi izan zituen. Kanpoan zegoela bere aita hil zen eta bere oinordetza aldarrikatu zuen baita osaba auzitara eramateraino. Petri Agerre osaba, Bertranderen ama alargunarekin ezkonduta zegoena, tupustean mesfidati bilakatu zen, agian oinordetza ez galtzeko. Biek Martin iruzugilea zela konbentzitzea ahalegindu zuten, gerran hanka bat galdu zuela esanez. Petri Martin berria hiltzea ere saiatu arren, Bertrandek galarazi zion. 1559an Martin sutez eta iruzurraz salatua izan zen baina Bertrandek bere alde egin eta absolbitu zuten.
Baina, Petriren ikerketari esker, Martin berriak Arnaud du Thil, "Pansette" izengoitiz, izena zuela jakin zuten, baita ondoko herri batean bizi zela ere.[4] Auzia ezbaian geratu eta Rieuxetik Tolosaraino pasa zen, Michel de Montaigne idazlea iruzurgilearen abokatua izanda. Tolosan benetako Martin Agerre azaldu zen, zurezko hanka eta guztiz. 25-30 lekuko azaldu ziren: 9-10 uruzurgilearen alde egin zuten, 7-8 Martinen alde eta besteak duda-mudatan zeuden. Auzia epaitu eta iruzugilea Martin Agerre benetakoaren etxe aurrean urkatu zuten. Arnaud du Thilek, bi lagunek nahasia izan ondoren, planta egiteko ideia izan zuela aitortu zuen. Martin Agerre Espainiara ihes egin zuela esan zuen, non Francisco de Mendoza y Bobadilla kardinala zerbitzatu eta Pedro de Mendozaren armadan sartu zen. Gainera, Flandrian borrokatu eta Saint-Quentingo guduan hanka bat galdu zuen.
Auziari buruzko arte-lanak
aldatuAuzia askotan agertu da literatura-lanetan eta filmetan, baita lege-eztabaidetan ere:
- Guillaume "le Sueur" eta Jean de Coras Tolosako epaileak epaiketari buruz idatzi zuten. Montaignek bere Entseiuetan aipatu, Alexandre Dumasek eleberri bat idatzi zuen eta baita Janet Lewis estatubatuarrak ere (The Wife of Martin Guerre).
- 1982an Daniel Vignek Le Retour de Martin Guerre filma zuzendu zuen, Gérard Depardieuk eta Nathalie Bayek antzeztua. 1993an Sommersby estatubatuar berregokitzapena grabatu zuten, Jodie Fosterrek eta Richard Gerek egina.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arnaud, Claude. (2008). Martin Guerre, ou l'un et l'autre. in: Qui dit je en nous ?. Paris: Hachette Pluriel, 57-93 or..
- ↑ Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. Txalaparta, 59 or. ISBN 9788481365436..
- ↑ Davis, Natalie Zemon. (1983). The Return of Martin Guerre. Cambridge: Harvard University Press ISBN 0-674-76691-1..
- ↑ Gayot de Pitaval, François. (1735). Causes célèbres et intéressantes, avec les jugements qui les ont décidées : Le faux Martin Guerre. .
Kanpo estekak
aldatu- Joseba Aurkenerena: Martin Agerre, nortasun ebaspen baten afera. [1]