Martiartu Dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria Erandion

Martiartu dorretxea Unbe mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Erandioko Goierri auzoan, hain zuzen ere. Martiartukoa Bizkaiko dorretxerik garrantzitsuenetarikoa da. Martiartuko San Antonio baselizaren alboan dago.

Martiartu
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaErandio
Koordenatuak43°20′23″N 2°57′51″W / 43.33973°N 2.96419°W / 43.33973; -2.96419
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIV. mendea - XVI. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea15

2023ko martxoan Erandioko udaletik iragarri zen Martiartu dorre berrituak jarduera ekonomikoak hartuko zituela etorkizun hurbil batean.[1]

Historia aldatu

Martin Ortiz de Martiartuk agindu zuen dorretxea altxatzeko. Martin, Diego Perez de Martiartu Zaharraren ondorengoa zen eta Gomez de Butron jauntxoaren alabarekin ezkondu zen. Martiartutarrak Zamudio leinuagaz ahaidetu egin ziran geroago. Talaia horretatik dorretxeko jauntxoek Udondo bailara menperatzen zuten osorik. Oso kokaleku aproposa zen defentsazko ikuspegitik; baina beste erakargarritasun batzuk ere bazituen. Izan ere, dorretxearen hurbil daude San Antonio baseliza, antzinako burdinola bat eta Martiartu leinuarenak ziren lurrak. Berezitasun horiek botere ekonomiko eta autoritate-seinale bilakatu zuten dorretxea, eta jauntxoek mozkin handiak lortu zituen Erdi Aroan, bidesarien, burdina-produkzioaren eta baselizak ekartzen zizkien hamarrenen bidez.

Martiartu dorretxea XIV. mendearen bigarren erdian altxatu zuten. Leinuaren etsaiek 1472. urtean erre eta XVI. mendearen hasieran berreraiki zen. Bitxikeria lez, dorretxearen barruan lehenengo eraikinaren aztarnak mantentzen direla aipatzekoa da. XVI. mendean, dorre gotikoko zutunik jarraitzen zuen zatia harresiz inguratu zuen eta eraikinaren gainerako perimetroa hareharrizko harlanduz egin zen.

Gaur egun, Erandioko lurretan dagoen arren, dorretxearen jabea Bilboko udala da.

Ezaugarriak aldatu

Eraikina 18 metro garai eta 14 metro zabal da. Harresiek 2,4 metroko lodiera dute. Dorretxeak gailurreria osorik du alde bitan eta, era berean, lau garitatik hiru mantendu ditu. Ipar-mendebaldeko kuboan xurrutarri bat dago. Horrek animalia bat irudikatzen du. Dorretxera mandio baten gainean dagoen ojiba-ate batetik sartzen da. Atzeko aldean, lurraren arrasean, beste ojiba-ate bat dago, eta fatxada horretan bertan leiho bikoitz gotiko bat, leiho handi bat, hiru bao txiki eta zuburuen lerro bat be badaude.

Ekialdeko fatxadan zuruburuen lerro bat, gezileiho bi eta leiho bi ikus daitezke. Azken horietako bat gotikoa da. Iparraldeko fatxada guztiz laua da, eta mendebaldekoan gaztelubegi bat, gezileiho bat eta leihotxo bat aurki daitezke.

Erreferentziak aldatu

  1. Zarraga, Ander. «Martiartu dorre berrituak jarduera ekonomikoak hartuko ditu - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa