Marokoko geografiaren ezaugarri nagusiak ozeanoko kosta, erdialdeko mendiak eta basamortua dira, Afrikako iparraldearena.

Marokoko mapa
Maroko satelite irudian

Mugak aldatu

Marokoren ekialde eta hego-ekialdean Aljeriarekin du muga (1.559 km), hegoaldean Mendebaldeko Sahararekin (443 km), mendebaldean Ozeano Atlantikoa eta iparraldean Mediterraneoa eta Espainiaren Zeuta (6 km) eta Melilla (10 km) autonomia hiriak.

Mendiak aldatu

Rif mendiek Mediterraneo ertzeko eskualdean daude, ipar-mendebaletik ipar-ekialdera. Atlas mendiak estatuaren bizkarrezurra dira, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Mendi garaiena Jbel Toubkal da (4.167 m). Estatuaren hego-mendebaldearen gehiengoa Sahara basamortuak hartzen du eta, horregatik, eskualdea ez da emankorra ezta oso populatua ere. Biztanle gehienak Atlas mendien iparraldean bizi dira.

Ibaiak aldatu

Marokok hainbat ibai ditu, oued edo wed izenekoak :

  • Moulouya (600 km)
  • Oum Errabiaa (600 km)
  • Sebou (614 km)
  • Bouregreg (240 km)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu