Marine Pueyo

politikaria

Marine Pueyo (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1954), politikaria da.

Marine Pueyo


Iruñeko udaleko zinegotzia

2007 - 2011

Nafarroako parlamentari

1999 - 2003
Hautetsia: Bost

Iruñeko udaleko zinegotzia

1991 - 1995

Faltzesko udaleko zinegotzia

1983 - 1987
Bizitza
JaiotzaFaltzes, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketahistoria
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaKomite Internazionalistak
Askapena (erakunde internazionalista)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herritarrok
Eusko Abertzale Ekintza
Herri Batasuna

Ibilbidea aldatu

Hamalau urterekin Faltzesko tomate kontserba fabrikan lanean hasi zen. Jasaten zituzten lan baldintza prekarioak zirela eta, itxialdia egin zuten bertako langileek. Garai horretan kontzientzia soziala piztu zitzaion[1].

Osaba bat gerra zibilean gudari izandakoa zuen, eta Iruñeko kartzelan egon zen. Horrez gain, Jimeno Juriok Faltzesen emandako hitzaldi batek kontzientzia abertzalea piztu zion.

Historian lizentziatua da.

1980ko hamarkadan Komite Internazionalistaken militatu zuen. 1986an Nikaraguan egonaldi bat egin ondoren[2], itzultzean, Euskal Herriko talde internazionalista propio bat sortzeko asmoarekin talde batek, Pueyo tartean zela, Askapenaren sorrera bultzatu zuen.

Kargu politikoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Tubia, Iker. ««Ezker abertzaleko aulkiek arantzak izan dituzte beti»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  2. «Historia y fotos de la escuela de Comalapa-La Concha, por Mariné Pueyo» askapena25 2012-11-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  3. «ANV anuncia que votará a favor de una candidatura alternativa a UPN en Pamplona | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).