Ireki menu nagusia

Askapena (erakunde internazionalista)

Artikulu hau erakunde internazionalistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askapena (argipena)».
Askapena erakundearen afixa.

Askapena euskal erakunde internazionalista da, 1987an Komite Internazionalistak taldearen zatiketatik sortutakoa, Euskal Herriko askapen sozial eta nazionalaren alde eta munduko inperialismoaren eta globalizazioaren aurka lan egiten duena, beti ere beste herri batzuetako antzeko prozesuekin elkartasunaz.

Brigadak antolatzen dituzte munduko beste bazter batzuetara hurbiltzeko, hala nola Palestina, Venezuela eta Mexikora. Euskal diasporari ere arreta berezia eskaintzen diote.

2010eko irailean Espainiako Poliziak erakundearen zazpi kide atxilotu zuten ETArekin lotu nahian, Gabi Basañez, Unai Vazquez, Itsaso Lekuona, Walter Wendelin, Ruben Sanchez, David Soto eta Haritz Ganboa hain zuzen ere. Argentina, Txile, Danimarka, Italia, Suitza, Mexiko, Venezuela eta Palestinatik, besteak beste, elkartasun mezuak helarazi zizkioten Askapenari operazio haren ondoren.

Azken urtean MLNV mugimendutik urruntzen hasi da.

Ikus, gaineraAldatu

  • Askapeña Bilboko konpartsa internazionalista

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Askapena (erakunde internazionalista)