Marie Colban

idazle norvegiarra

Adolphine Marie Colban, jaiotzez Schmidt, (Kristiania, 1814ko abenduaren 18aErroma, 1884ko martxoaren 27a) norvegiar eleberrigile, ipuingile eta itzultzailea izan zen[1].

Marie Colban

Bizitza
JaiotzaChristiania1814ko abenduaren 18a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaErroma1884ko martxoaren 27a (69 urte)
Hobiratze lekuaErroma
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Bizitza

aldatu

Norvegiako Kristianian (gaur egungo Oslon) jaio zen Peter Nicolai Schmidt (1776-1846) eta Petronelle Sandbergen (1787-1846) familian. 1836an Nathanael Angell Colban (1793-1850) irakaslearekin ezkondu zen. 1850ean alargundu ostean, Parisen bizi izan zen eta Norvegiako aldizkarietan kolaboratu zuen. Udan Norvegia bisitatzen zuen normalean, baina udazkenean Parisera itzultzen zen[1][2][3].

Eugène Sueren Mathilde eleberria eta beste idazlan batzuk frantsesetik norvegierara itzuli zituen. Idatzi zuen lehen lana Lærerinden (1869) izan zen. Geroago Tre Noveller (1873) eta Jeg lever (1877) ere idatzi zituen. 1882tik 1884ra, Parisi buruzko hainbat oroitzapen-artikulu argitaratu zituen Nyt Tidsskrift aldizkarian[4][5][6][7]. Azken urteak Erroman eman zituen, han hil zen 1884an, eta bertako hilerri protestantean lurperatu zuten[8].

Lan hautatuak

aldatu
  • Lærerinden, en Skizze (1869)
  • Tre Noveller, tilegnet norske Kvinder (Fra Krigen, I det høie Nord, En Modedame) (1873)
  • Tre nye Noveller (Perlen, Tre Dage, Den store Bjørn) (1875)
  • Jeg lever (1877)
  • En gammel Jomfru (1879)
  • Cleopatra (1880)
  • Thyra (1882)[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Norvegieraz [bokmål]) Aasen, Elisabeth. «Marie Colban» in Helle, Knut Norsk biografisk leksikon. Oslo: Kunnskapsforlaget 2024-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  2. (Norvegieraz [bokmål]) Moi, Morten. «Marie Schmidt Colban» Store norske leksikon (Oslo: Kunnskapsforlaget) 2024-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  3. (Ingelesez) «Adolphine Marie Colban» The History of Nordic Women’s Literature (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  4. (Norvegieraz [bokmål]) Colban, Marie. (1882). Sars, Johan Ernst; Skavlan, Olaf eds. «Indtryk og erindringer I. Naturalisterne» Nyt Tidsskrift (Kristiania) 1: 305-319..
  5. (Norvegieraz [bokmål]) Colban, Marie. (1883). Sars, Johan Ernst; Skavlan, Olaf eds. «Indtryk og erindringer II. Berømte præster» Nyt Tidsskrift (Kristiania) 2: 10-21..
  6. (Norvegieraz [bokmål]) Colban, Marie. (1884). Sars, Johan Ernst; Skavlan, Olaf eds. «Indtryk og erindringer III. Berømte kvinder» Nyt Tidsskrift (Kristiania) 3: 115-129..
  7. (Norvegieraz [bokmål]) Colban, Marie. (1884). Sars, Johan Ernst; Skavlan, Olaf eds. «Indtryk og erindringer IV. Skribenter fra keisertiden» Nyt Tidsskrift (Kristiania) 3: 339-353..
  8. (Norvegieraz [bokmål]) Halvorsen, Jens Braage. «Colban, Adolphine Marie» Norsk Forfatter-Lexikon 1814-1880. 2, 42 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).

Kanpo estekak

aldatu