Marian Rojas Estapé
Marian Rojas Estapé (Madril, 1983) mediku psikiatra eta idazlea da.[1]
Marian Rojas Estapé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1983ko azaroaren 3a (40 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Aita | Enrique Rojas Montes |
Ama | Isabel Estapé Tous |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, idazlea, psikiatra eta psikoterapeuta |
Lantokia(k) | Madril |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
marianrojas.com | |
Biografia
aldatuMarian psikiatren alaba eta biloba da. Aita Enrique Rojas psikiatra eta idazlea da, eta ama, Isabel Estapé notarioa eta unibertsitateko irakaslea. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean hasi zuen Medikuntzako lizentziatura, eta Nafarroako Unibertsitatean amaitu (2007). "Madrilen Medikuntza irakatsi zidaten. Iruñean mediku izaten ikasi nuen». Karrera amaituta, psikiatrian espezializatu zen.[2]
Psikiatriaren arloan lanean hasi aurretik, 'Por la Sonrisa de un niño' GKEarekin aritu zen lanean, Phnom Pehn zabortegiko haurrekin, eta Bronxeko (New York) ikastetxe batean eman zituen eskolak.[3] Somaly Mam fundazioarekin ere lankidetzan jarraitzen du, Kanbodiako sexu-trafikoaren aurkako borrokan.[4]
2012an, urtebetez, Londresera joan zen, hiriburu britainiarreko ospitale batean lan egitera, somatizazioaren arloan ikertzen.[5] Hurrengo urtean IPADE (Mexiko) negozio eskolako irakasle gonbidatu izendatu zuten.[3]
Espainiako Ikerketa Psikiatrikoen Institutuan lan egiten du. Ilussio Busines and Emotions/Ilussio negozioak eta emozioak sortzailea da, enpresako emozioei, motibazioari eta estresari buruzkoa.[4]
Ezkonduta dago eta lau seme ditu.[6]
Argitalpenak
aldatu- Encuentra tu persona vitamina/Aurkitu zure pertsona bitamina, Bartzelona, Espasa, 2021, 318 or., ISBN: 9488467062212.[7]
- Cómo hacer que te pasen cosas buenas: entiende tu cerebro, gestiona tus emociones, mejora tu vida/Zer egingauza onak pasatzeko: ulertu zure garuna, kudeatu zure emozioak, hobetu zure bizitza, Bartzelona, Espasa, 2018, 231 or., ISBN: 9788467053302.[8] 2019an gehien saldu zen liburua izan zen, 350.000 ale berrogei herrialdetan baino gehiagotan, besteak beste, Japonian.[9][6][4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arjona, Ana. (2 de marzo de 2022). «Marian Rojas Estapé: “Las pantallas nos han acostumbrado a la recompensa instantánea. Somos caprichosos emocionales"» Vanity Fair.
- ↑ Sánchez León, Álvaro. (octubre - diciembre 2019). «Marian Rojas: «Si nos pasamos la vida buscando ser perfectos, enfermamos»» Nuestro tiempo: revista mensual de cuestiones actuales ISSN 0029-5795..
- ↑ a b Rodríguez Giacintti, Carlos. (22 de diciembre de 2021). «Ser feliz; cómo gestionar las emociones» Mundo Nuestro.
- ↑ a b c Villalobos, Patricia. (25 de agosto de 2021). Marian Rojas Estapé, la psiquiatra "influencer" publica hoy su nuevo libro: "Encuentra tu persona vitamina". .
- ↑ Marian Rojas Estapé. .
- ↑ a b Echavarren, Sonsoles. (4 de marzo de 2022). Marian Rojas: "Las ‘personas vitamina’ disfrutan de tus alegrías incluso más que tú mismo". , 52-53 or..
- ↑ González, Melissa. (25 de noviembre de 2021). Marián Rojas Estapé: «Las personas vitamina no nos juzgan y atienden con interés». .
- ↑ Álvaro Sánchez León. (25 de noviembre de 2021). Marian Rojas: “El vacío existencial es la primera causa de ansiedad”. .
- ↑ Redacción. (18 de marzo de 2019). "Cómo hacer que te pasen cosas buenas": de qué se trata el best seller que ayuda a vivir mejor. .
Kanpo estekak
aldatu- Marian Rojas elkarrizketa. 'Las tres puertas' saioa tve1, 2022ko martxoaren 30a
- Marian Rojasen hainbat bideo
- “El vacío existencial es la primera causa de ansiedad/Hutsunea da antsietatearen lehen arrazoia”, elkarrizketa Aceprensa (Madril), 2021eko azaroaren 25a
- La neurociencia de las emociones/ Emozioen neurozientzia. Marian Rojas-Estapé, psikiatra eta idazlea, entrevista Aprender Juntos saioan, 2021eko irailaren 13an
- “Tienes el poder de hacer que te pasen cosas buenas/Gauza onak pasatzeko ahalmena duzu”, elkarrizketa La Vanguardian (Bartzelona), 2019ko abenduaren 15ean
- "Por primera vez en la historia, los jóvenes son menos inteligentes que la generación anterior/Historian lehen aldiz, gazteak ez dira aurreko belaunaldikoak bezain adimentsuak", elkarrizketa El Mundo (Madril), 2021eko irailaren 23a
- Marian Rojas-Estapé psikiatra