Maria Ventadorngo edo Maria Ventedorngo (frantsesez Marie de Ventadour) XII. mende bukaeran trobadoreen poesiaren bultzatzaile eta trobairitz izan zen[1]; bere izena modu desberdinetan dago jasota eta Marie Turenneko eta Marguerite Turenneko bezala ere ezagutzen da.

Maria Ventadorngoa

Bizitza
JaiotzaXII. mendea
Herrialdea Frantzia
Heriotza1222 ( urte)
Familia
AitaRaymond III of Turenne
AmaHélie de Severac
Ezkontidea(k)Eble V of Ventadorn (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako okzitaniera
Jarduerak
JarduerakTrobairitza, poeta, musikagilea, idazlea eta mezenasa
MugimenduaErdi Aroko musika
trobadore eta trobairitzen poesia

Maria Ventadorn-go "Turena hiru"retako bat izan zen, alegia Raimundo II.a Turenakoa bizkonderen eta Elisa Séverac-ekoaren hiru alabetako bat.[1] Hirurak, Bertran Borngoaren arabera, tota beltat terrena zuten, alegia "lurreko edertasun guztiak".[2]

Bere jaiotze data ez da ziurra eta seguru asko 1222an hil zen. Eble V.a Ventadourreko bizkondearekin ezkondu zen (Corrèze, Frantzia eta Eble le chanteur trobadorearen birbiloba). Seme bat izan zuten, Eble (VI.a),[2] Dauphine de la Tour Auvergnekoarekin ezkondu zena, eta Alix edo Alasia, alaba izan zuena.[3]

Mariaren senarra Eble III.aren biloba zen (Bernart Ventadorngo trobadore edo koblakariaren nagusiaren babeslea), eta Eble le chanteurren birbiloba, generoaren sortzaileetako bat izan zela uste dena.[2] María hainbat trobadoreren lanetan aipatua da, besteak beste, hauen lanetan: Gaucelm Faidit, Montaudongo moja, Gausbert Puiciboteko, Pons Capduelhgo, Guiraut Calansoko, Bertran Borngo eta Gui Usselgoren lanetan.[2] Biographies des Troubadours lanean jasotako iruzkin poetiko baten arabera, Hugo IX.a Lusignango zen Mariaren zalduna (sos cavalliers).[2]

Maria Ventadorngo trobairitza (emakume trobadore edo koblakaria) izan zen. Bere tensó edo eztabaida poetiko bakarra gordetzen da (1197. urte ingurukoa), Gui Usselgoarekin batera konposatutakoak.[2][4] Eztabaidan planteatutako galdera honako hau zen: gizona emakumearen maitale gisa behin onartuta, bere berdina bihurtuko litzateke edo bere zerbitzaria izaten jarraituko luke? Mariak azken ikuspuntua defendatu zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Kehew (ed.), Robert. (2005). Lark in the morning: the verses of the troubadours (A bilingual edition). University of Chicago Press, 175-179 or. ISBN 9780226429334..
  2. a b c d e f g Samuel N. Rosenberg, Margaret Switten, Gerard Le Vot, ed. Songs of the troubadours and trouvéres: an anthology of poems and melodies. New York: Garland, 151-153 or. ISBN 9780815313411..
  3. Sadie, ed., Julie Anne. (1994). The Norton Grove dictionary of women composers. New York: Norton, 314 or. ISBN 9780393034879...
  4. Bruckner, Matilda Tomaryn. (1995). Songs of the women troubadours. Translated by Matilda Tomaryn Bruckner. New York [u.a.]: Garland. New York: Garland ISBN 9780815308175..

Bibliografia

  • Bec, Pierre (1995) Chants d'amour des femmes-troubadours: trovairitz et chansons de femme. Paris: Stock. 164-171. or. (tensóaren okzitanierako testua eta frantsesera itzulpena).
  • Boutière, J.; Schutz, A.-H. (1964) Biographies des troubadours. Paris: Nizet. 170-179, 208-214 eta 314-320. or.
  • Mouzat, Jean (1965) Les poèmes de Gaucelm Faidit. Paris: Nizet.

Kanpo estekak aldatu

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Marie de Ventadour