Maria Muzytxuk

xakelari ukrainarra
Maria Muzitxuk» orritik birbideratua)

Maria Olehivna Muzytxuk (ukraineraz: Марія Олегівна Музичук; Lviv, Ukraina, 1992ko irailaren 21a) xake jokalaria da, nazioarteko maisu handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 2015etik 2016ra.

Maria Muzytxuk

Bizitza
JaiotzaLviv1992ko irailaren 21a (31 urte)
Herrialdea Ukraina
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakxakelaria
Jasotako sariak
KidetzaUkraine women's national chess team (en) Itzuli
OSG Baden-Baden (en) Itzuli

Twitter: MariyaMuzychuk Edit the value on Wikidata

Bi aldiz irabazi du emakumezkoen Ukrainako Xake Txapelketa: 2012an eta 2013an. 2015ean emakumezkoen munduko xake txapelketa irabazi zuen finalean Natalia Pogonina errusiarra garaitzean (2½–1½). Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun tituluaz gain, garaipen horri esker Nazioarteko Maisu Handi titulua ere eskuratu zuen. 2016ko emakumezkoen munduko xake txapelketan Hou Yifan txinatarraren aurka galdu zuen txapeldun titulua (3-6).

Mariaren ahizpa Anna Muzytxuk ere nazioarteko maisu handia da, eta emakumezko xake jokalari onenetakoa.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Muzytxuk  


Aurrekoa
Hou Yifan
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
2015-2016
Ondorengoa
Hou Yifan