Maria Felicia Malibran, María Felicia García Sitches jaioa (Paris, 1808ko martxoaren 24a - Manchester, 1836ko irailaren 23a) espainiar eta frantziar opera abeslaria izan zen, XIX. mendeko ezagunenetakoa. Kontralto eta sopranoa izan zen.

Maria Malibran

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría-Felicia García Sitches
JaiotzaParis1808ko martxoaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaManchester1836ko irailaren 23a (28 urte)
Hobiratze lekuaLaeken Churchyard (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaManuel García
AmaJoaquina Sitchez
Ezkontidea(k)François-Eugène Malibran (en) Itzuli  (1826 -  ezezaguna)
Charles Auguste de Bériot (en) Itzuli  (1836ko martxoa -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, musikagilea, aktorea eta antzerki aktorea
Mugimenduaerromantizismoa
Izengoitia(k)La Malibran eta Maria Malibran
Genero artistikoaopera
Ahots motasopranoa
mezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm4123408 Musicbrainz: 9c334817-f2e8-4a80-bf22-bd453c1a2046 Discogs: 2607338 IMSLP: Category:Malibrán,_María Find a Grave: 5628 Edit the value on Wikidata

Manuel García tenorraren alaba eta Pauline Viardot abeslariaren ahizpa izan zen. Zortzi urterekin abestu zuen lehen aldiz Napolin, bere aitarekin batera. Hamazazpi urterekin Londresko King's Theatre abesbatzan abesten zuen. Urte horretan arrakasta izan zuen Rosinaren paperean, Sevillako bizargina operan.

Denboraldia amaitzean, García familia New Yorkera joan zen. Han antzeztu zuten lehen aldiz opera italiarra. Bederatzi hilabetez, Mariak paper nagusia abestu zuen zortzi operatan. François Eugène Malibran bankariarekin ezkondu zen, bera baino hogeita zortzi urte zaharragoa. Ezkondu eta hilabete gutxira bankariak porrot egin zuen eta urtebete geroago, Mariak utzi eta Europara joan zen.

Europan paper nagusia abestu zuen Gaetano Donizettiren Maria Stuarda operaren estreinaldian. Charles Auguste de Bériot biolinista belgikarraren maitalea izan zen eta seme bat izan zuten. Felix Mendelssohnek aria bat konposatu zuen bereziki bikotearentzat.

1834an Ingalaterran kokatu zen eta Londresen eta Europsen jarraitu zuen lanean. 1835eko apirilean Vincenzo Belliniren La sonnambula opera abestu zuen eta Veneziako San Giovanni Grisostomo antzokia zaharberritzeko dirua eman zuen. Esker onez, Antzokiak Teatro Malibran izena hartu zuen. 1836ko uztailean zalditik erori zen eta ez zen inoiz bere zaurietatik sendatu. Irailean Manchesterreko emanaldi batean eszenatokian kolapsatu eta astebete geroago hil zen. Bruselako mausoleo batean lurperatu zuten.

Kanpo estekak

aldatu