Maria Luisa Rodríguez

erraketista profesionala

Maria Luisa Rodriguez Zatarain (Andoain, Gipuzkoa, 1920ko apirilaren 15aBartzelona, 1957ko abenduaren 29a) erraketista profesionala izan zen.

Maria Luisa Rodríguez
Bizitza
JaiotzaAndoain1920ko apirilaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona1957ko abenduaren 29a (37 urte)
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Vasquita

Vasquita izenarekin jokatu zuen hainbat frontoitan.[1]

Biografia aldatu

Lau neba-arrebatako familiakoa zen; Angel, Balbina, Francisca eta Maria Luisa bera. Francisca eta Angel ere erreketistak izan ziren, nahiz eta gizonak salbuespen izan modalitate horretan.[1]

Maria Luisak hainbat frontoitan jokatu zuen; Bartzelonako Nuevo Mundon, Castelló de la Planan, eta Santa Cruz Tenerifekoan, besteak beste.[2]

Aitzindariak aldatu

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.

Omenaldiak aldatu

  • 2018an Andoaingo Bastero kultur etxean erakusketa antolatu zen erraketista izandakoak bistaratzeko eta dokumentala ere erakutsi zen, besteak beste Andoingo Maria Luisa Rodriguez eta Bakartxo Etxeberria agertzen dira irudietan. [3]
 
Erraketistak

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Egilea / autor: Juanan Lazkano Ajamil - PDF Free Download» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  2. «Maria Luisa Rodríguez Zatarain Vasquita | Raketistak» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
  3. «La historia de las raquetistas, en Bastero» El Diario Vasco 2018-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).

Kanpo estekak aldatu