Maria das Graças Carvalho Dantas (1969ko maiatzaren 21a), Maria Dantas modura ere ezaguna, legelari, giza aktibista eta Kataluniako politikaria da, jatorri brasildarrekoa.[1]

Maria Dantas

(2020)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 16a -
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria das Graças Carvalho Dantas
JaiotzaAracaju1969ko maiatzaren 21a (54 urte)
Herrialdea Brasil
 Espainia
BizilekuaBartzelona
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
HeziketaFederal University of Sergipe (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
katalana
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria, ekintzaile soziala eta politikaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaQ25973780 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa

Twitter: _Maria_Dantas_ Edit the value on Wikidata

Zuzenbidean lizentziatua da, ingurumen-zuzenbidean aditua, Sergipeko Unibertsitate Federalean. Finantza-aditu modura egiten du lan. Giza borroketan aktibista da, bai eta banako migratzaileen eskubideetan ere. Itacat agentziaren kolaboratzaile da, bai eta Faxismoaren eta Arrazakeriaren Aurkako Batasunaren (Unitat Contra el Feixisme i el Racisme) kide izan ere. Kataluniako Ezker Errepublikanoaren mugimendu sozialen sektorearen bozeramailea da. 2019ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan, Esquerra Republicana de Catalunya - Sobiranistes hautagaitzeko hautagai izan zen. Ondorioz, 2019ko abenduaren 3tik aurrera, Diputatuen Kongresuko diputatu da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «La història de Maria Dantas, a ‘Barcelona diversa’» betevé 2017-04-19 (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).