Margaret Mitchell (zientzialaria)

ikertzailea

Margaret Mitchell informatikariak algoritmoen alborapena eta beraien bidezkotasuna ikertzen ditu ikaskuntza automatikoaren bidez. Bere lan ezagunena ikasketa automatikoko ereduek demografia-taldeei buruz dauzkaten alborapenak automatikoki ezabatzeko teknika da[1]. Era berean, teknika horren aurreikusitako erabileraren jakinarazpen gardenagoa egiten duen teknika berri bat proposatu zuen, Model Card izenekoa[2].

Margaret Mitchell (zientzialaria)

Bizitza
JaiotzaAmeriketako Estatu Batuak, XX. mendea
Hezkuntza
HeziketaReed College (en) Itzuli
Washingtongo Unibertsitatea
Aberdeengo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta AI ethicist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Google  2021eko otsaila)
Hugging Face  (2021eko urria -
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Shmargaret Shmitchell

m-mitchell.com
Twitter: mmitchell_ai TED: margaret_mitchell Edit the value on Wikidata

Hezkuntza aldatu

Mitchellek, 2005ean, hizkuntza-lizentzia lortu zuen Reed Collegen (Portland, Oregon). Bi urtez OGI Zientzia eta Ingeniaritza Eskolan ikerketa-laguntzaile gisa lan egin zuen, eta, ondoren, Washingtongo Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Konputazionaleko masterra lortu zuen 2009an. Aberdeeneko Unibertsitatean doktoretza egin zuen, non Objektu Ikusgarrien Detekzioa gaiari buruz doktore-tesia idatzi zuen 2013an[3].

Karrera profesionala eta akademikoa aldatu

Mitchell ezaguna da ikasketa automatikoko alborapena txikitzeko eta beraien bidezkotasuna hobetzeko egin duen lanagatik. Horren barruan "Model Card" kontzeptuaren sorkuntza dago, eredu gardenagoak aurkeztea ahalbidetzen duena[2]. Halaber, ikasketa automatiko antagonikoa erabiliz ereduen alborapena arintzeko teknikak proposatu ditu[1]. Margaret Mitchellek alborapenak hautemateko eta saihesteko lan-ingurune bat sortu zuen, interes-taldeari aldagai bat ezarriz, iragarri eta aurkari sistemez baliatuz[4].

2012an, Johns Hopkins Unibertsitateko Giza Hizkuntzako Teknologiaren Bikaintasun Zentroan sartu zen Mitchell doktoratu ondoko ikertzaile gisa, Microsoft Research-en postu bat hartu aurretik, 2013an[5]. Microsoften, Mitchell Seeing AI proiektuaren ikerketaren burua izan zen. Seeing AI ikusteko desgaitasuna duten pertsonei laguntza eskaintzen die, testuak eta irudiak audio bihurtuz[6].

2016ko azaroan, ikertzaile bihurtu zen Google Research and Machine Intelligence taldean. Googlen zegoela, Adimen Artifizial Etikoko taldea sortu eta zuzendu zuen Timnit Gebrurekin batera. 2018ko maiatzean, Google ordezkatu zuen "Partnership on AI" elkartean.

2018ko otsailean, TED hitzaldia eman zuen "How we can build AI to help humans, not hurt us"[7] izenekoa (Nola eraiki dezakegu AAa gizakiei laguntzeko, ez zauritzeko).

2021eko urtarrilean, Timnit Gebru Googletik atera ondoren, Mitchellek, ustez, programa bat erabili zuen bere kontu korporatiboaren datuak bilatzeko eta Gebruri egindako gertaera diskriminatzaileak dokumentatzen zituzten mezu elektronikoak deskargatzeko. Mitchellen kontu korporatiboa sistema automatizatu batek blokeatu zuen. Istorioa komunikabidetara iritsi zenean, Googlek "milaka artxibo atera eta kanpoko kontu askorekin partekatu zituela" esan zuen[8][9]. Bost asteko ikerketa baten ondoren, Mitchell kaleratu egin zuten[10][11][12]. Kaleratu aurretik, Mitchell aniztasunaren defendatzailea izan zen Googlen, eta enpresako ikerketaren zentsuraz kezkatu eta hitz egin zuen[8][13].

2021. urtearen amaieran, "Hugging Face" AA konpainian lan egiten hasi zen[14].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Zhang, Brian Hu; Lemoine, Blake; Mitchell, Margaret. (2018-12-27). «Mitigating Unwanted Biases with Adversarial Learning» Proceedings of the 2018 AAAI/ACM Conference on AI, Ethics, and Society (Association for Computing Machinery): 335–340.  doi:10.1145/3278721.3278779. ISBN 978-1-4503-6012-8. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. a b Mitchell, Margaret; Wu, Simone; Zaldivar, Andrew; Barnes, Parker; Vasserman, Lucy; Hutchinson, Ben; Spitzer, Elena; Raji, Inioluwa Deborah et al.. (2019-01-29). «Model Cards for Model Reporting» Proceedings of the Conference on Fairness, Accountability, and Transparency: 220–229.  doi:10.1145/3287560.3287596. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. (Ingelesez) Mitchell, Margaret. (2013). Generating Reference to Visible Objects. .
  4. Zhang, Brian Hu; Lemoine, Blake; Mitchell, Margaret. (2018-12-27). «Mitigating Unwanted Biases with Adversarial Learning» Proceedings of the 2018 AAAI/ACM Conference on AI, Ethics, and Society (Association for Computing Machinery): 335–340.  doi:10.1145/3278721.3278779. ISBN 978-1-4503-6012-8. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  5. (Ingelesez) «Margaret Mitchell (Google Research) "Algorithmic Bias in Artificial Intelligence: The Seen and Unseen Factors Influencing Machine Perception of Images and Language"» Center for Language and Speech Processing (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  6. (Ingelesez) «Seeing AI App from Microsoft» www.microsoft.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  7. (Ingelesez) Mitchell, Margaret. «Margaret Mitchell | Speaker | TED» www.ted.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  8. a b (Ingelesez) Murphy, Margi. (2021-02-20). «Google sacks second ethical AI researcher amid censorship storm» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  9. (Ingelesez) Simonite, Tom. «What Really Happened When Google Ousted Timnit Gebru» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  10. (Ingelesez) «Google fires Margaret Mitchell, another top researcher on its AI ethics team» The Guardian 2021-02-20 ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  11. (Ingelesez) Margaret Mitchell: Google fires AI ethics founder. 2021-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  12. (Ingelesez) Johnson, Khari. (2021-02-19). «Google fires Ethical AI lead Margaret Mitchell» VentureBeat (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  13. (Ingelesez) «Google fires top ethical AI expert Margaret Mitchell» ZDNET (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  14. (Ingelesez) «Fired From Google After Critical Work, AI Researcher Mitchell to Join Startup» Bloomberg.com 2021-08-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Kanpo estekak aldatu