Maree aintzira
Maree aintzira (ingelesez: Loch Maree, Eskoziako gaeleraz: Loch Ma-ruibhe) iparraldeko Eskozian dagoen aintzira da, Lur Garaietako Mendebaldeko Ross barrutian hain zuzen ere. 1994ko irailaren 19an Ramsarko hitzarmenean sartu zuten.
Maree aintzira Loch Maree (en), Loch Ma-ruibhe (gd) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 20 km |
Zabalera | 4 km |
Azalera | 28,6 km² |
Sakonera | 114 m |
Bolumena | 1.090 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°41′23″N 5°27′27″W / 57.689722222222°N 5.4575°W |
Kokapena | Wester Ross (en) |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Ewe ibaia |
Arroaren azalera | 440,11 km² |
Geografia
aldatu20 kilometroko luzera eta 4 kilometroko zabalera izanik, Eskoziako laugarren aintzirarik handiena da, handiena Ness aintziratik iparralderantz. Guztira 28,6 km² azalera du. Maree aintzirak bost uharte handi eta 25 txiki ditu. Handiena den Isle Mareek zuhaitz sakratua du, ziur asko eskoziar druidekin lotuta.
Bitxikeriak
aldatuNess aintzirak bezala, Loch Mareek bere munstroa ere badu, muc-sheilch motakoa hain zuzen ere.
1877an Victoria I.ak Talladaleko Loch Maree Hotela bisitatu ondoren, turismogune bihurtu zen[1].
Iruditegia
aldatu-
Beinn a' Mhùinidh mendia.