Marasmius cohaerens Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Marasmius cohaerens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMarasmius
Espeziea Marasmius cohaerens
Banaketa mapa

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 - 4 (4,5) cm-ko diametrokoa, hemisferiko-kanpai itxurakoa, gero ganbil-kanpai itxurakoa, azkenik lau-ganbila eta titi zabal batekin. Ertz mehea, laua, ildaskatua eta kapela baino zertxobait zurbilagoa, azal glabroa, matea, erradialki kizkurra, azkenik belusduna; arre-grisaxka koloretik beix-okrera, ilunagoa erdian eta ertzerantz argitzen.

Orriak: Zabal samar, sinuadotatik sublibreetara eta tartekatutako orritxoekin; zurixka-krema kolorekoetatik krema-horixketara eta ertz flokonoso ilunagoekin.

Hanka: 6 - 10 x 0,2 - 0,4 (0,6) cm-koa, luzea, zurruna, gogorra, zilindrikoa, zuzena edo bihurria, leuna, distiratsua, baina oinarria belusduna du, mizelio hori zurbilak eraginda; goialdean beix zurbil kolorea du, eta pixkanaka oinarrirantz iluntzen joaten da, arrexka-gorrixkaraino.

Haragia: Mehea, elastikoa, kolore zurixkakoa kapelan eta gogorra eta iluna oinean; usaingabea eta zapore gozokoa, baina gero desatsegina.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Marasmius torquescens delakoarekin nahas daiteke, honek oin argiagoa du, matea, pruinaduna eta inoiz ez distiratsua.

Sasoia eta lekua aldatu

Bakarrik edo soropildu samar hazten da koniferoen edo hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Asiako ekialdea, Ipar Amerika

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 264 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu