Marasmio hankagorria (Gymnopus erythropus) Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan jan daiteke, baina kalitate kaskarrekoa da. Kapelaren eta oinaren arteko kolore kontrastea ezaugarri duen espeziea.

Marasmio hankagorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus erythropus

Sinonimoak: Collybia kuehneriana, Collybia erythropus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 cm arteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldua eta pixka at hondoratua, ertza gardentasunagatik ildaskatua, makurra, azal higrofanoa, leuna, arre-gorrixka, okre-haragi kolorekoa lehortzean.

Orriak: Ez oso estu, desberdinak, itsatsiak edo eskotatuak, zuritik kremara doazenak, ertza osorik, espora-jalkina zuri-krema.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 7 x 0,5 cm-ko luzerakoa, zilindrikoa edo, batzuetan, luzera osoan zehar ildaskatua, barnehutsa, fistulosoa, leuna, arre-gorrixka bizi samar kolorekoa.

Haragia: Mehea, zurixka, arre-gorrixka oinean, zapore gozokoa eta usain ahulekoa, ez oso atsegina.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Kalitate gastronomiko kaskarrekoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Marasmius oreades delakoarekin, honen oina ez da hain gorrixka. Collybia dryophila espeziarekin ere bai, honek kapela iluna du eta oina ez du gorrixka.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Hostozabaletan lurperatutako zur hondarretan, batez ere pagoetan, askotan talde faszikulatuetan.

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan baina batez ere Europan eta Ipar Amerikan. Beste toki batzuk Nigeria, Kolonbia, Txile, Siberia, Myanmar, Koreako penintsula, Japonia eta Australia dira

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 300 or. ISBN 84-87997-86-4..
  3. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 178 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu