Marasmio arrosa (Gymnopus androsaceus edo Marasmius androsaceus) Omphalotaceae familiako onddo bat da.[1] Aspirina ezagunaren (ácido acetilisalicinico) ordez erabili izan da, infusioan edo tisanan buruko minen eta zefaleen aurka.

Marasmio arrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus androsaceus

Deskribapena aldatu

Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, haragi gutxi edo haragi gabea, hasieran kanpai itxurakoa da, eta, ondoren, lautu egiten da erdian sakonune batekin eta ildaskek edo zimurrekin erradialki markatuta. Marroi-gorrixka kolorekoa da eta erdian ilunagoa.

Orriak: Zabal eta kapelaren kolore bereko marroi-gorrixkak, hasieran zurixkak badira ere.

Hanka: Bizi den orritxoa edo adartxoa zeharkatzen duen zaldi ile beltz bat dirudi. Beltz, distiratsua eta biluzia da, beste ale batzuen oinekin elkartzean, hari beltzen ehuna osatzen dute maiz.

Haragia: Urria edo haragi gabea, beti larrukara.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du jateko balio.

Nahasketa arriskua aldatu

Marasmius quercophilus delakoarekin, hau ez da pinuen azikuletan ateratzen, baizik haritzen hosto hiletan. Marasmius splachnoides espeziearekin ere bai, hau zurixka da kapelan (erdigunean izan ezik) eta orrietan.

Sasoi eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean bizi da, txilardietan, hostoetan, orratzetan, zur degradatuetan etab. oinak substratu hori zeharkatuz eta azkenean mizelio beltzaxka batekin.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa, San Laurendi ibaiaren inguruan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 250 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu