María la Grande

kazike tehueltxea

Maria la Grande, Maria la Vieja edo, besterik gabe, la Reina kazike tehueltxe bat izan zen XIX. mendearen hasieran. Bere botereak ia Patagonia osoa hartzen zuen, Punta Arenasetik Carmen de Patagones eta Negro ibairaino. "La Grande" izena Luis Vernetek jarri zion 1823an Valdés Penintsulan ezagutu zuenean, Katalina II.a Errusiakoari erreferentzia eginez.

María la Grande
Tehueltxeko Kazike

Bizitza
JaiotzaPatagonia, 1780(e)ko hamarkada
HeriotzaPatagonia, 1840(e)ko hamarkada (50/69 urte)
Jarduerak
Izengoitia(k)María la Grande

Bizitza aldatu

María kazikearen lehen erreferentziak 1792koak dira, Juan José Elizalde tenientea Santa Cruzen lehorreratu zenekoak, Vicente kazike tehueltxearekin topo egin zuenean, Cogocha emaztearekin (itzultzaile lanetan aritzen zena) eta Mariquita izeneko alabarekin.

1820an James Weddellek María ezagutu zuen fokak ehizatzen ari zela. María mestizoa zela uste izan zuen, eta bere gerlarien animoak baretzen zituen hizlari handi bat zela esan zuen, eta berehala identifikatu zuen tehueltxen buruzagi bezala.

Kanpo estekak aldatu