Carmen de Patagones
Buenos Airesko probintziako hiririk hegoaldekoena
Carmen de Patagones, Patagones ere deitua, Argentinako Buenos Aires probintziako hiririk hegoaldekoena da. Probintziako hiriburutik, La Plata, 900 kilometrora dago, eta Argentinako hiriburutik, Buenos Aires, 915 kilometrora. Carmen de Patagones Negro ibaiaren iparraldeko ertzean eraikia dago, Viedma hiritik banatzen duen ibaia, Rio Negroko probintziaren hiriburua dena, bi hiriak Viedma-Carmen de Patagones eskualdea eratuz. Eskualde hau, ibai honen bokaletik 30 kilometro ingurura dago, Ozeano Atlantikoan. Patagones partidoko hiriburua da (13.600 km ²), Buenos Airesko probintziaren zabalena eta hegoaldekoena.
Carmen de Patagones | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | Buenos Aires probintzia |
Partido of Buenos Aires Province | Patagones Partido |
Posta kodea | B8504 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°47′S 62°58′W / 40.78°S 62.97°W |
Altuera | 15 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1779 |
Telefono aurrizkia | 2920 |
Ordu eremua | UTC−03:00 |