María Ángeles Sallé

María Ángeles Sallé Alonso Chiriquiko emakume euskal-panamarra
María Ángeles Sallé Alonso» orritik birbideratua)

María Ángeles Sallé Alonso (Chiriqui lurraldea, Panama, 1956ko abuztuaren 26a) Gizarte Zientzietan doktorea eta garapen sozioekonomikoko, berdintasuneko eta gizarte digitaleko politika publikoetan aditua da. Emakume hispano-panamarra da, euskaldunen alaba.[1]

María Ángeles Sallé

Bizitza
JaiotzaChiriqui, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Panama
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta ikertzailea

Facebook: maria.a.salle LinkedIn: maría-ángeles-sallé-alonso-66430aa Edit the value on Wikidata

Bizitza eta ikasketak aldatu

Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Soziologian lizentziaduna da, eta enpleguko, tokiko garapeneko, Internet sozialeko eta immigrazioko programetan espezialista lan egiten du. Eraldaketa sozioekonomikoko gune horietan guztietan emakumea eta berdintasuna sartzen saiatzen da. Gaur egun, Enred Consultores (www.enred.es) enpresako bazkide zuzendari eta Fundación Directo (www.fundaciondirecta.org fundazioaren patronatuko lehendakari egiten duen lana bateratzen ditu.

Valentziako Unibertsitateko Gizarte Zientzietako doktorea, Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Berdintasun eta Genero Masterra esparru publikoan eta pribatuan, Castellóko Jaume I Unibertsitatean.[2]

1987-1989 urteetan Emakumearen Institutuko Enplegu Arloko arduraduna izan zen.

1990-1993 Gizarte Gaietako ministroaren kabineteko aholkularia, Matilde Fernández Sanz gizarte gaietako ministroarekin.

1993-1995 Etengabeko Prestakuntzarako Fundazioko Sustapen eta Laguntza Teknikoko zuzendaria izan da. —gaur egun Fundación Estado para la Formación en el Empleo izenekoa—

1995/96 Salamanca Emprende Partzuergoko zuzendari nagusia izan zen.

2018 urtean bere tesia doktorala aurkeztu zuen Valentziako Unibertsitatean Artearen maitasunagatik "Por amor al arte" izenburuarekin: Panamako errealitateak, politikak eta kulturari ekiteko erronkak aztertu zituen, Capitolina Díaz Martínez irakasleak zuzendua. Valentziako Unibertsitatea(2018). Kultur kudeatzaile egindako lanaren ondorioz sortutako galdera batzuei erantzuteko ahalegin bat izan zen bere tesia.[3]

2018ko Urriaren 10ean Red.es erakundearen ONTSI behaketa zentruko zuzendaria bihurtu zen: ONTSI edo Observatorio Nacional de Telecomunicaciones para la Sociedad de la Información delakoaren zuzendaritzan lehen emakumea izan zen.[4]

Liburuak aldatu

Krisi ekonomikoak emakumeen lanean dituen ondorioak Madril (José Ignacio Casas irakaslearekin batera 1986an) Instituto de la Mujer, D.L. ISBN: 84-505-3431-3 [5]

Idazkiak eta iritziak aldatu

2023 urtean Politika handietarako erronka zaharrak eta berriak: Askotariko desberdintasunen aurkako borrokak —generokoak, klasekoak, lanekoak— Gobernu berriaren lehentasun politiko gisa agertu behar du, Estatua eta erakundeak indartuz.[6]

2023 urtean Hirugarren trantsizioa: zainketen ekonomia eta genero berdintasuna. Beharrezkoa da aldaketa bat egitea, Espainiak lidergoa eraman dezakeena, gizarte-justizian aurrera egiteko, eta haurrei, helduei eta mendekoei arreta ematea politika eraldatzaileen ardatz gisa.[7]

2023ko urtarrilan 4.0 harrokeria, historia jasanezina. Asmo berrien data hauek aprobetxa genitzake bizitzetan ezarri digun eskizofreniari agur esateko, kontsumitzeko bizitza nahi dugunean.[8]

2022 irailan Ikasturtea hasi da: zu Teknologiara, ni Humanitateetara. Espainiako hezkuntzak ikasketa teknikoak alde batetik eta arteak eta gizarte-zientziak bestetik banatzera behartzen gaitu, gure etorkizuna datuaren eta abstraktuaren arteko ezagutza hibridoaren mende dagoenean.[9]

Alakanteko ELLIS fundazioan ere parte hartu ohi du ELLAS kolektiboko partaide bezala: Lau emakumek (soziologoak, politologoak eta teknologoak), horietako bi unibertsitateko katedradunak, eta laurak ere oso lanpetuta daudela (gizarte-, hezkuntza-, erakunde-, enpresa- eta teknologia-arloak), erabaki dugu gure ekarpena COVID-19 krisiari buruzko hausnarketan jartzea.[10]

Emakundek 2023an Donostian antolatutako Berdintasuna Zientzia eta Teknologia jardunaldietan hasierako hitzaldi nagusia eman zuen urriaren 23an Zientzia, teknologia eta berrikuntza berdintasunean, berdintasunez eta berdintasunerako arloan ere "txipa aldatu behar dela" adieraziz.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. «Blogger: Erabiltzaile-profila: Mª Ángeles Sallé» www.blogger.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  2. (Gaztelaniaz) Zonamovilidad.es. «Luis Prieto y María Ángeles Sallé se incorporan como nuevos directores de Red.es» Zonamovilidad.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) Sallé, María Angeles. (2018). Por amor al arte: realidades, políticas y retos para emprender cultura en Panamá. Universitat de València (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  4. (Gaztelaniaz) Zonamovilidad.es. «Luis Prieto y María Ángeles Sallé se incorporan como nuevos directores de Red.es» Zonamovilidad.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  5. Sallé, María Angeles; Casas, José Ignacio. (1986). Efectos de la crisis económica sobre el trabajo de las mujeres. ISBN 978-84-505-3431-3. (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  6. (Gaztelaniaz) Viejos y nuevos retos para grandes políticas | Economistas Frente a la Crisis. 2023-08-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  7. (Gaztelaniaz) La tercera transición: la economía de los cuidados y la igualdad de género – prospereando.es. (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  8. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. (2023-02-16). «Derechos individuales, deberes colectivos» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  9. (Gaztelaniaz) Díaz, María Ángeles Sallé, Cecilia Castaño, Nuria Oliver, Capitolina. (2022-09-13). «Comienza el curso: tú a Tecnología, yo a Humanidades» El País (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  10. (Gaztelaniaz) «Ellas en ELLIS: Más de cuatro» ELLIS Alicante Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  11. (Gaztelaniaz) Programa – Igualdad, ciencia y tecnología –. (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).

Kanpo estekak aldatu