Manuel Zamarreño Villoria
Manuel Zamarreño Villoria (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko urtarrilaren 6a - Errenteria, Gipuzkoa, 1998eko ekainaren 25a) euskal herritar politikari bat izan zen, Euskadiko Alderdi Popularreko kidea. 1998an ETAk atentatu batean hil zuen.[1]
Manuel Zamarreño Villoria | |||
---|---|---|---|
1998ko maiatzaren 21a - 1998ko ekainaren 25a Hautetsia: 1995eko Espainiako udal hauteskundeak | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1955eko urtarrilaren 6a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Errenteria, 1998ko ekainaren 25a (43 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: atentatua | ||
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Marisol Fernández (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta galdaragilea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Popularra |
Biografia
aldatuManuel Zamarreño Villoria ETAren atentatu batean hil zen, Errenterian, 1998ko ekainaren 25ean, 42 urte zituelarik[2]. Une horretan Errenteriako Udalean zinegotzia zen[3],34 egun baino ez zeramatzan karguan, ETAk José Luis Caso hil ondoren hartu zuena. Lanbidez galdaragilea zen, baina garai hartan langabezian zegoen. Ezkonduta zegoen eta bi seme-alaben aita zen.
Hilketa
aldatuHil aurretik ETAk hainbat aldiz mehatxu egin zion Manuel Zamarreñori eta bere ibilgailu bat ere erre zuten.[4] 1998ko ekainaren 25eko goizean, 11:10ak aldera, Manuel Zamarreño bere etxetik irten zen, Errenteriako Kaputxinoak auzoan, ogia erosteko[5]. Dendatik itzultzen zenean, terroristek aldez aurretik espaloian aparkatuta zegoen motozikleta batean jarritako lehergailua (3 kilo amonal) aktibatu zuten, urrutitik. Leherketak bete-betean harrapatu zuen Manuel, baterian aparkatutako bi autoren artean jausi zena, odol putzu batean, hilik, eta arropa erabat urraturik zeukala.[6]
Lehergailuaren metraila-zatiek zinegotzia eskoltatzen zuen Ertzaintzako kidea ere zauritu zuten, Juan María Quintana, gorputz osoan eta begi batean lesioak eraginez. Anbulantzia batek Arantzazuko Ama Ospitalera eraman zuen. Medikuek hedatze-uhinak eragindako sindromea, metraila-zatien hainbat zauri eta begi-traumatismoa diagnostikatu zioten eta ebakuntza kirurgikoa egin behar izan zioten.[7][8] Bonbaren hedatze-uhinak, halaber, inguruko hainbat auto eta etxebizitza hondatu zituen. Ertzaintza atentatu-gunera bertaratu zen lehenengo izapideak egiteko eta bi ordu eta erdi beranduago, epaileak hilotza altxatzea agindu zuen.
Auzitegi Nazionalaren 2. zenbakiko Instrukzioko Epaitegi Zentralak hilketa honen inguruko sumarioa hasi zuen. 1999ko abenduko autoaren bidez, epaitegi horrek kasu hau behin-behinean largestea erabaki zuen.[9]
Atentatuaren ondoren, ETAk ez zuen hilketaren inolako aldarrikapenik egin. Hala ere, ETA erakunde terroristaren autoretza frogatu egin zen. Hilketari buruzko epairik egon ez zenez, eta krimena inori egotzi ez ziotenez, egileen nortasuna ezezaguna da.[10][11]
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) MERINO, A., CHAPA, A., Raíces De Libertad. Orrialdeak 159-169 (2011) FPEV. 978-84-615-0648-4 ISBN