Ireki menu nagusia

Manuel Pérez Martínez, Camarada Arenas bezala ezaguna (Melilla, Espainia, 1944ko azaroaren 1a), Espainiako Alderdi Komunista (berreraikia) PCE (r)-ko idazkari nagusia da 1975etik.

Manuel Pérez (Arenas)
idazkari nagusi

1975 -
Bizitza
Jaiotza Melilla1944ko azaroaren  1a (74 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

1960ko hamarkadan OMLEko (Espainiako Marxista Leninisten Erakundea) kide izan zen, eta PCE (r)-ren sorreran parte hartu zuen.

Hainbat aldiz espetxean izan da Espainian eta Frantzian. 1977an PCE (r)-ko zuzendaritza guztiarekin batera atxilotu ondoren, "talde ilizituko" kide izateagatik eta "legez kanpoko propaganda" egiteagatik espetxeratu zuten. Zazpi urte eman zituen espetxean, 1984ra arte. Egun, Espainian espetxeratua dago, 2009an zazpi urteko zigorra jaso ondoren[1]. 2012an beste hamazazpi urteko zigorra jaso zuen, GRAPOko beste kide batzuekin batera[2].

ErreferentziakAldatu

  1. El Supremo condena al grapo "Camarada Arenas" por no liberar a Cordón Faro de Vigo, 2009ko apirilaren 15a
  2. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial «Condenados a 17 años tres grapos que colocaron una bomba en Madrid en 1998» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2019-10-04.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.