Mano de hierro
espainiar telesaila
Mano de hierro (euskaraz: «burdinezko eskua») espainiar telesail dramatikoa da, Lluís Quílezek Netflixerako sortua.
Mano de hierro | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Mano de hierro |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Atalak | 8 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thriller television series (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lluis Quilez (en) |
Gidoigilea(k) | Asier Gerrikaetxebarria Lluis Quilez (en) |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Netflix |
Hasiera-data | 2024ko martxoaren 15a |
Sinopsia
aldatuJoaquin Manchado da protagonista nagusia, urtean 30.000 kilo kokaina ingururen ezkutuko trafikoaz arduratzen den portuko terminal nagusiko buruzagia. Aldi berean aberasgarri eta behartu diruditen flashback-en ezagutuko dute ikusleek langile klaseko eta gaztaro gatazkatsuko gizonaren iragana. Orain jaun eta jabe da itsas portuan, eta ukiezin sentitzen da, bere esanetara baititu Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren konfiantzazko agenteak.[1]
Aktoreak
aldatu- Eduard Fernández: Joaquín Manchado
- Jaime Lorente: Néstor
- Chino Darín: Víctor Julve
- Natalia de Molina: Rocío Manchado
- Sergi López: Román Manchado
- Enric Auquer: Ricardo Manchado
- Daniel Grao: Borrás
- Daniel Holguín: El Flaco
- Raúl Briones: Ariel Ramírez-Pereira
- Salva Reina: Miki
- Gianni Fruttero: Lucía Ramírez-Pereira
- Cosimo Fusco: El Francés
- Ana Torrent: Herrero epailea
- Melina Matthews: Nuria
- Joel Bosqued: Álex
- Roberto Mateos: Rafael Ramírez-Pereira
- Haitcham J Díaz: hiltzailea
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Drogaren arrastoari segika» Berria 2024-03-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |