Manila Jai Alai Welton Becket eta Walter Wurdemann estatubatuar arkitektoek diseinaturiko pilotalekua izan zen.[1] 1940an eraiki zuten Streamline Moderne estiloan eta Manilako guduan bizirik irautea lortu zuen.[2] Asia osoko Art Déco eraikinarik finetariko bat izan zen. Protesta asko izan zirelarik ere, 2000. urtean Lito Atienza Manilako alkateak eraikina eraisteko agindua eman zuen. Hiriko epaitegi nagusia eraikitzeko asmoa bazuen ere, ez zuen inoiz egin.[2]

Manila Jai Alai
1955eko irudia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Filipinak
Metropoli eremuManila Handia
Highly urbanized cityManila
Koordenatuak14°35′05″N 120°59′03″E / 14.584722222222°N 120.98416666667°E / 14.584722222222; 120.98416666667
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1939 - 1940
Closure 1986
Eraistea 2000ko uztailaren 15a
Inaugurazioa1940ko urriaren 17a
Arkitektura
ArkitektoaWelton Becket (en) Itzuli
EstiloaArt Décoa

Zesta puntak oso zale amorratuak zituen Filipinetan eta apostuen ondorioz zenbait hildako ere izan ziren frontoian.[3] 1986an, aurrez aurreko akordioak egiteagatik, zesta punta debekatu zuten herrialde osoan.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Ellerbe Becket. Jai Alai Auditorium Manila, Philippines. .
  2. a b Villalon, Toti. (2012-7-15). «Remember jai alai: Stop making Manila heritage demolition victim» Philippine Daily Inquirer.
  3. Armand Nocum; Jerome Aning. (2010-07-25). «Palace, City Hall reject pleas for Jai alai building» Philippine Daily Inquirer: 5..
  4. Villalon, Toti. (2012-07-15). «Remember jai alai: Stop making Manila heritage demolition victim» Philippine Daily Inquirer.

Kanpo estekak aldatu