Maneki-neko (japonieraz: 招き猫, literalki, "gonbidatzen zaituen katua") Japoniako kulturako ohiko estatua txiki bat da. Bere helburua jabeari zorte ona ematea da. Gaur egun zeramikazkoak edo plastikozkoak daude. Figuratxoa katu bat da, bobtail japoniar arrazakoa, aurreko hanka bat gorantza duela, sartzera gonbidatzen zaituen keinua. Estatua txiki hauek maiz egoten dira denda, jatetxe, taberna, hotel edo sartzea eskatzen duten komertzioetan, normalki atearen aurrean; etxeetako sarreran jartzea ere ohikoa da[1]. Maneki-neko batzuek gailu mekanikoa dute barruan, hanka gora eta behera mugitzen dutenak[2].

Maneki-neko
figurine (en) Itzuli eta trinket (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaJaponia

Gaur egun maneki-nekoak kolore, estilo eta xehetasun oso aldakorrekoak dira. Zuriak, beltzak, gorriak edo urrekarak egon ohi dira. Estatuaz gain badaude ere giltzak eramatekoak, itsulapikoak edo airea garbitzeko tramankuluak. Maneki-neko izena erabili beharrean, maiz esaten zaie ere "zortearen katua" edo "deitzen duen katua".

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Taggart, Emma. (2021-07-26). «Maneki-Neko: Discover the Fascinating History of the Japanese Lucky Cat» My Modern Met (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  2. Ronnberg, Ami, ed. (2010). The book of symbols: archetypal reflections in word and image. Taschen ISBN 978-3-8365-1448-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).

Kanpo estekak aldatu