Makil-borroka, Euskal Herriko artzain-eremuan sortutako makila bidezko borroka mota bat da, artzainak eta haien ondarea mendian erasotzaileen aurka defendatzeko beharragatik jaioa, bere zeregina artzainen artean liskarrak konpontzeko modu gisa zabaldu zen. Gerrako arma modura ere erabili zen zenbait armada-ataletan, gorputzez gorputzeko borrokarako, eta su-arma eta dagokion baioneta zabalduta ere, oraindik erabili zen.

Historia aldatu

 
Oiartzungo makil borroka erakustaldiaren une bat (2023)
 
Oiartzungo makil borroka erakustaldiaren beste une bat (2023)

Hagadun borroka ez da Euskal Herrikoa bakarrik, beste kultura batzuetan ere badaude mota berekoak, eta horietako batzuetan banbuzko kanaberak erabiltzen dira. Duela urte gutxi batzuk arte ez da makila artzain-borrokarako arma gisa aztertu; zerbait gehiago ikertu da hiri-eremuko makila, baina hagaren erabilera Erdi Aroko eta geroagoko dokumentuetan islatu zen. Hemengo historialari eta kronista batzuek jaso zuten, eta marjinalki sartu zen beren lan klasikoetan (Larramendi, Iztueta…). Izan ere, makila artzaintzarako tresna modura erabiltzen da abeltzaintza hasi zenetik, seguru asko (maldetan ibiltzen laguntzeko; artzain-zakurrei eta artzakurrei aginduak emateko geroago…).

Bestalde, ez da baztergarria borroka mota honen urrezko aroa XVIII. eta XIX. mendeetan gertatu izana, gerrek eta krisiek familia asko pobretu eta bidelapurren kopurua handitu zenean, horietako asko gerlari edo gerrillari ohiak zirela. Horrez gain, azoka eta merkatuetako transakzioak txanponarekin egiten ziren, eta dirua gainean eraman behar zutenez bidaietan, babes tresna ere izango zen. Testuetako agerpen horiek makila erakusten dute kolpatzeko arma modura, baina inoiz ez da haren teknika deskribatzen. Hala ere, makila duten eta elkarren aurka dauden bi direnean, borroka bat dugu.

1140. urte inguruan, Aymeric Picaud monjeak, Santiagorako erromesaren gidan, Codex Calixtinus izenekoaren V. liburuan jasota dagoena, gaur egungo Nafarroa Behereko eta Garaziko mendatetako jauntxoen zerbitzariek makilekin kolpatuz erromesei bidesariak ordain arazi egiten zizkietela, hori egitetik salbuetsita bazeuden ere [1]. Makilak defentsa pertsonalean baliagarria izan zedila teknika eta lortutako ezagutza hori lantzea eta hobetzea beharrezkoa zen, eta belaunaldiz belaunaldi igarotzean kultura-ondare ez-materiala bilakatu zen. Zenbait ikertzaileren ahaleginei esker, borroka-teknika horien xehetasunak berreskuratzen ari dira; kroniketan eta artxiboetan dagoen dokumentazioa biltzen ari dira, eta, azkenik, XX. mendearen erdialdean oraindik ere erabili zirenez oroitzapenak idatziz jasotzen ari dira. Makil-jokoa izenez, dibulgazio-lana ere egiten dira, ikastaroak antolatuz, eta ikaste-ikastaro normalizatu bat ere ezarri da (Oiartzun).

Zalantzarik gabe, makil-dantzaren modalitateetan ere islatu da borroka, non, dantzariek urrats arin eta azkarrekin hagak elkar jotzen dituzten. Makilen luzera desberdina da dantzaren bertsioaren arabera.

Sizilia aldatu

Makil borroka Sizilia uhartean borroka-arte gisa dago sustraituta, eta horri eusten dioten erakundeekin nahiko landua, kodifikatua eta arautua da. Bertan, uste zabaldua da teknika edo erabileraren hobekuntza euskal ekarpen baten ondorio dela. Historia aztertuz, Zuria printzesarekin (Iruñean 1385ean jaioa, Karlos III.a Nafarroakoaren alaba) Siziliara joandako gerlari edo ezkutari bat izan zitekeen ezagutza eraman zuena. Zuria erregina ezkontidea izan zen (1402-1409) Martin Gaztearekin ezkontzean, Siziliako erregea eta Aragoiko Koroaren oinordekoa. 1415ean Nafarroara itzuli zen eta Erresuma horretako erregina izan zen, Zuria I.a izenarekin, 1425etik 1441era. Euskal Herrian berreskuratzen ari den makil borrokaren egungo teknika, Siziliako ezagupenen ekarpenetan oinarritu da, hein handi batean.

Baliabidea aldatu

Borrokako armaren oinarria artzainak bere lanean erabiltzen duen makila da, ahal dela haga mizpira edo elorri beltza izanda Iparraldean, eta lizarra edo hurritza Hegoaldean [2]. Hiru zentimetro inguruko lodierarekin, batez besteko luzera metro eta hogeita hamar cm-koa izango litzatekeela uste da, luzeegiak zaildu egiten baitu erabilera basoan. Mutur batean punta metaliko bat edo eztena eransten zaionean haga arma hilgarriago bihurtzen da, erdal agirietako “palos herrados” edo “bâtons ferrés” dira, eta gurean akuilua, idiekin erabiltzen zena, hain zuzen.

Teknika aldatu

Makilaren muturra bi eskuekin eusten da, eta borrokaren aurretik makila buruaren gainean birarazi daiteke, beldurrarazte gisa eta lur-markatze gisa. Toki- eta posizio-aldaketak, aurkariaren oharkabetasunaren edo erasoaren zain egiten diren mugimenduak dira, erasoaren aurretik. Hau azkarra eta gardena da, keinu faltsu gutxi, etsaiaren makila desbideratzen eta aldi berean kolpe bat ematen saiatzeko. Akuilurekin joera iltzatzea da, noski, eta makila arrunt batekin jotzea. Makila ferratu gabe borrokatzeko teknikak berreskuratu nahi dira.

Makilarekin beste borroka batzuk aldatu

Makila motzeko borrokak, 30 cm ingurukoekin, beste teknika batzuk ditu, ezagutzen ez diren aldez aurreko mugimenduekin eta erasoekin, eta egokiagoa da eremu itxietan egiteko, hala nola etxe batean edo tabernetan. Beste alde batetik, makila, kaletarragoa eta artisau-profesionalek egina, ezpata baten antzera erabiltzen zen pintxo luze bat ezkutatzen zuenean, eta erabilera-teknikak eskrimaren antz handiagoa zuen, makil borrokarena baino. Zantzu batzuen arabera, igitaia arma gisa ere erabiltzen zen, eta zaila zen agintariek hura edukitzea debekatzea, ohiko tresna zelako urteko ia garai guztietan landa-eremuan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez)ELISSONDO, Robert. “La famille des Laguingue au XIe siècle”. [http : // ikerzaleak.wordpress.com Ikerzaleak elkartearena , kontsulta data 2022ko urriaren 8an]
  2. (Gaztelaniaz)GANBOA LANDA, Jose Inazio, GARMENDIA IARTZA, Koro .-“La recuperación de la makil borroka. Los makilkaris vascos” [ https://www.euskonews.eus/zbk/281/la-recuperaci-oacuten-de-la-makil-borroka-los-makilkaris-vascos/ar-0281001001C/ Euskonews aldizkaria, 281 zk.] [kontsulta data 2022ko urriaren 8an]

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.