Maite Guevara

Aktorea, pailazoa, clown

Maite Guevara (Gasteiz, Araba, 1981eko abuztuaren 31) aktore fisikoa, pailazoa, klowna da.[1][2]

Maite Guevara
Bizitza
JaiotzaGasteiz1981eko abuztuaren 31 (42 urte)
Herrialdea Araba
Jarduerak
Jarduerakpailazoa, aktorea, irakaslea eta gizarte-langilea

Ibilbidea aldatu

Klown, zirku eta antzerki fisikoaren munduan hasi zen ikasten, Latinoamerika eta Europa arteko maisuekin trebatuz. Prestakuntza zabal eta etengabearekin hasi zuen bere ibilbide profesionala 2006an.[1]

Klowna ezagutu eta gutxira, hainbat barietate eta Klown eta zirku galen aurkezpenetan parte hartzen hasi zen, zirkuko ikuskizunetan parte hartuz pailazo gisa, eta ez zuen denbora asko behar izan pertsona bakarreko ikuskizunak sortzeko.[1] Bere sorkuntzako "Soltarlo al Aire" (2006) eta "¡AHORA!" ikuskizunen eskutik, Lila Montirekin zuzendu eta sortua (2014), pailazoen topaketa eta antzerki jaialdi ugaritan parte hartu du Argentina, Kolonbia, Mexiko, Portugal, Kuba, Txile eta Espainian. 2016an, "¡AHORA!" saioak publikoaren Ikuskizun Onenaren saria jaso zuen Zaragozako Pailazoen Jaialdian. 2021ean"¡Qué Buen Día!" ikuskizun berria sortu zuen, Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean.[1]

Bere ikuskizunez gain, zirkuko galak aurkezten ditu eta "NO, EH!" bere zenbaki laburrarekin Estatuko eta nazioarteko clown jaialdi eta topaketa ugaritan parte hartu du.[1]

Formatu handiko hainbat Klown ikuskizunetan ere parte hartu du, hala nola, "Cabaret Badass" – Circ Cric-eko Pailazoen Nazioarteko Jaialdia-, "Katering" – keinu-antzerkiko pieza laburra –, "Prozak" – Cía Malas Compañias Zirkuko clown eta zirku ikuskizuna, Cía Malas Zirko taldearen zuzendaritzapean – eta CIRCO KLIMA "La Tierra no puede esperar"– formatu handiko zirku ikuskizuna – Txilen (2019ko bira).[3]

Aktore-lanarekin batera, klown ikastaroak ematen ditu esperientziadun eta esperientziarik gabeko jendearentzat; clown zenbakiak sortu, gainbegiratu eta zuzentzen ditu, baita umore eta zirku ikuskizunak ere.[3]

Ikuskizunak aldatu

  • Soltarlo al Aire (2006).[4]
  • ¡AHORA (2014).[5][6]
  • ¡Qué Buen Día!" (2021).[7][8][9]
  • Cabaret Badass
  • Katering
  • Prozak
  • Susto.[10]

Zirku galak aldatu

  • "NO, EH!" [11]
  • La Tierra no puede esperar

Sariak aldatu

  • 2016an, "¡AHORA!" saioak publikoaren Ikuskizun Onenaren saria jaso zuen Zaragozako Pailazoen Jaialdian
  • Vilanova de la Mugako (Girona) Clowneko Firaren Pallasso de l 'Any 2023 saria.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e maiteguevaraartist. (2020-01-17). «Maite Guevara» MAITE GUEVARA ARTIST (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. «Maite Guevara» Culturactiva (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  3. a b «Cía. Maite Guevara» consentidosweb.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  4. «Maite Guevara» Circada (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  5. maiteguevaraartist. (2020-02-11). «¡AHORA!» MAITE GUEVARA ARTIST (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  6. «¡Ahora!» Teatro Barcelona (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  7. maiteguevaraartist. (2020-03-02). «¡Qué Buen Día!» MAITE GUEVARA ARTIST (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  8. ¡Qué buen día! Cía Maite Guevara.. (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  9. «Programación - durango-udala.net» www.durango.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  10. «'Susto' - Durango - 2024-02-11» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  11. maiteguevaraartist. (2020-02-06). «¡No, eh!» MAITE GUEVARA ARTIST (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  12. González, Carlos. (2023-05-27). «Maite Guevara recibe en Cataluña un premio a su trayectoria» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).

Kanpo estekak aldatu