Mainzeko Langile eta Soldaduen Kontseilua

Mainzeko Langile eta Soldaduen Kontseilua (alemanez: Mainzer Arbeiter- und Soldatenrat) Mainzeko hiriaren de facto gobernua izan zen 1918ko azaroaren 9tik abenduaren 9ra, frantziar tropak iritsi ziren arte, 1918ko Alemaniako Iraultzaren testuinguruan.

Schöfferhof jatetxea, Mainz

Urriaren amaieran hasi izandako Kielgo Matxinadaren berriak Mainzer Zeitung Mainzeko egunerokoan argitaratu ziren azaroaren 7an. Hurrengo egunean 50 marinel iraultzaile armatu iritsi ziren Kieletik eta berehala tren geltokiaren kontrola hartu zuten. Azaroaren 9an espetxera joan ziren presoak askatzera. Goseak jota, herritarrek elikagaiak zakuratzen hasi ziren, batez ere biltegi militarretatik.

Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Nagusia (MSPD) haien boterea ahuldu egingo zelako kezkatuta zegoen, kontrairaultza kontserbadorearen eta sobietar estiloko iraultzaren artean. Bernhard Adelung MSPDko politikariaren zuzendaritzapean, bilera pribatu bat deitu zuten MSPDko ordezkariek, sindikatuek eta militarrek "Schöffenhof" jatetxean. Han sortu zen Mainzeko Langileen eta Soldaduen Kontseilua, zazpi langilek eta zazpi soldaduk osatua.[1] Bernhard Adelung zen presidentea. Ordezkaritza bat bidali zuten Ingelheim am Rhein hirira azaroaren 12an, eta hango biztanleei eskatu zieten langileen eta soldaduen kontseilua osatzeko baita.[2]

Berehala ekin zioten iraultzaren moteltzeari, eta kieldarrek Frankfurtera itzuli behar izan zuten. Halleplatz-eko udaletxeko eskaileretan, azaroaren 10ean, Adelungek errepublika demokratikoa aldarrikatu zuen. Azaroaren 11an, armistizioaren baldintzak adostu zituzten, Renaniaren okupazioa barne. Aginduen arabera, frantziar tropak Mainzera iritsiko ziren. Adelungen zuzendaritzapean, administrazio erreformista batek ordena publikoa bermatu zuen abenduaren 9an frantziar tropak iritsi arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Sozialdemokratie in Rheinland-Pfalz: Die Revolution die nicht stattfand» www.sozialdemokratie-rlp.de (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  2. «Sozialdemokratie in Rheinland-Pfalz: Die Revolution die nicht stattfand» www.sozialdemokratie-rlp.de (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).

Kanpo estekak

aldatu