Magon III.a Kartagokoa
Magon III.a Kartagokoa, (hizkuntza punikoz: 𐤌𐤂𐤍, MGN)[1][2], Magon III.a (K.a. IV. mendea) Kartagoko errege izan zen[3]. Hogei urte inguru gobernatu zuen, K.a. 375. urtetik aurrera. K.a. 344 arte. Honen ondorengoa Hannon III.a izan zen.
Magon III.a Kartagokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna |
Herrialdea | Antzinako Kartago |
Heriotza | K.a. 343 ( urte) |
Familia | |
Aita | Magon II.a Kartagokoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Bere aita Magon II.a ordezkatu zuen, hau K.a. 375ean hil ondoren, Sizilian, Dionisio I.a Sirakusako tiranoaren aurkako[4] Kabalako guduan. Dionisiok Sizilia osoa eskuratu zuen garaipenaren ondoren. Kartagotarrek tregoa labur bat negoziatzea lortu zuten, itxuraz Siziliako hirien errendizioari buruz hitz egiteko, baina, egia esan, Magonen seme gaztearen kartagotarren armadari aukera eman zion greziarrekin hurrengo enfrentamendua prestatzeko. Honela, barealdia amaitzean, bi armadek berriro armak hartu zituzten elkarren aurka eta Magon III.ak greziarrak garaitzea lortu zuen Kronioko guduan, non greziarrek 14.000 gizon galdu zituzten. Dionisiosek sinatutako bakearen ondorioz, Selinonte eta Akragas hiriak entregatu zizkien kartagotarrei. Horrez gain, 1.000 talentuko kalte-ordaina eman zien[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ HUSS (1985), 570 or.
- ↑ BENZ, Frank L. (1972): Personal Names in the Phoenician and Punic Inscriptions, Erroma, 339 or.
- ↑ BARR, James (2014): Bible and Interpretation: The Collected Essays of James Barr: Volume III: Linguistics and Translation, Oxford, 732 or.
- ↑ a b Diodoro Sikulo, Bibliotheca historica XV 15.3, 16-17
Bibliografia
aldatu- HUSS, Werner (1985): Geschichte der Karthager, Munich: C.H. Beck, ISBN 9783406306549. {ale}(alemanez)
Ikus, gainera
aldatuAurrekoa | Kartagoko errege | Ondorengoa |
---|---|---|
Magon II.a Kartagokoa |