Hannon III.a Kartagokoa
Hannon III.a Kartagokoa, (K.a. IV. mendea) kartagotar buruzagia izan zen, eta K.a. 344an, errege izendatu zuten.
Hannon III.a Kartagokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak | |
Jarduerak | condottieroa |
Hannonek kartagotar armada zuzendu zuen Dionisio II.a Sirakusako tiranoaren aurka. Orduan, Siziliarako espedizio baten buru izanik, bere flotarekin Timoleon (K.a. 345) uxatu behar zuen. Enpresan arrakasta izan ez zuenez, agintetik baztertu zuten. Geroago, bere jaioterriko barne nahasmenduan protagonista izan zen.
Botere gorena eskuratu nahi zuenez, Kartagon esklaboen matxinada bat sustatu zuen, baina agerian geratu zen. Tortura gogorrak jasan ondoren, gurutziltzatu zuten.
K.a. 344 arte gobernatu zuen. K.a. eta 340. urteren inguruan haren oinordekoa Hannon I.a Handia izan zen.
Bibliografia
aldatu- HUSS, Werner (1985): Geschichte der Karthager, Munich: C.H. Beck, ISBN 9783406306549. {ale}(alemanez)
Ikus, gainera
aldatuAurrekoa | Kartagoko errege | Ondorengoa |
---|---|---|
Magon III.a Kartagokoa |