Magnus Felix Ennodius

Magnus Felix Ennodius (Arles, 473 edo 474Pavia, 521eko uztailaren 17a) Paviako gotzain eta latinezko idazlea izan zen.

Magnus Felix Ennodius
Bizitza
JaiotzaArles, 473
HerrialdeaErresuma Ostrogotikoa
HeriotzaPavia521eko uztailaren 17a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiza, poeta eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Uztailaren 17

Gurasoak hil ondoren, izeba batek hazi zuen Pavian. 444an diakono ordenatu zuten eta 515ean Paviako gotzain izendatu zuten. Erretorikako irakaslea izan zen eta misio diplomatikoak egin zituen Konstantinoplan, Akazioren zisma konpontzeko.

V eta VI. mendeetako lau aristokrata galiar-erromatarretako bat da, eta haren gutunak kopuru handian gordetzen dira. Bere gutunetan zibilizazio eta literatura klasikoa defendatzen ditu barbarismoaren aurka. Diskurtsoak, poemak eta miszelaneak ere idatzi zituen.

Eliza Katolikoko santua da.

Lanak aldatu

  • 297 Epistulae
  • Opuscula
    • Panegyricus dictus clementissimo regi Theoderico
    • Libellus pro synodo
    • Vita Epiphanii episcopi Ticinensis
    • Vita Antonii monachi
    • Eucharisticon de vita
    • Paraenesis didascalica
    • Praeceptum de cellulanis
    • Petitorium quo absolutus est Gerontius
    • Benedictio cerei I
    • Benedictio cerei II
  • Dictiones - 28 orationes
  • Carmina

Kanpo estekak aldatu