Magno Maximo (latinez: Magnus Maximus; Gallaecia, Hispania, c. 335Aquileia, 388ko abuztuaren 28a) Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 383 hil zen arte.

Magno Maximo


Erromatar enperadorea


Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFlavius Magnus Maximus
JaiotzaHispania, 335 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAquileia388ko abuztuaren 27a (52/53 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
Ezkontidea(k)Elen Luyddog
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza aldatu

Militar bat izan zen Britanian 368an eta Afrikan 373an. 381ean pikto eta eskotoen eraso batek garaitu zuen Britanian. 383an, agintzen zuen tropek enperadore izendatu zuten. Britaniatik Galiara joan zen haiekin, eta Graziano enperadorea garaitu zuen. Italiara iritsita, akordio bat lortu zuen Valentiniano II.arekin eta Teodosio I.arekin, eta Mendebaldeko enperadore izendatu zuten.

Bere hiriburua Augusta Trevenorumen kokatu zuen eta Galia, Britania, Hispania eta Afrikan gobernatu zuen. Txanpona sortu, Galiako probintzialak berrantolatu eta heresien atzetik ibili zen, eta Priszilianoren exekuzioa baimendu zuen.

387an Valentiniano Milandik bota zuen. Orduan Valentinianok eta Teodosiok eraso egin zioten eta Poetovioko guduan garaitu zuten. Ondoren, Magno Maximok Aquileiara ihes egin zuen, eta han exekutatu egin zuten.

Galesko kondairan aldatu

Magno Maximo da protagonista Galestar triadetan Macsen Wledig izenarekin, Elen printzesa galestarraren senar, eta Powys eta Gwenten eta Powys eta Gwent erresumen sortzaile gisa.