Maelström (ipuina)

Maelström (A Descent into the Maelström, ingelesez) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1841eko apirilean [[Graham's Magazine] aldizkarian argitaratu zen.

Maelström
Maelstrom-Clarke.jpg
Datuak
Idazlea Edgar Allan Poe
Argitaratze-data 1841eko apirila
Generoa Suspensea
Jatorrizko izenburua A Descent into the Maelström
Hizkuntza ingelesa
Herrialdea  AEB
Euskaraz
Izenburua Maelström
Itzultzailea Koro Navarro
Argitaratze-data 2000
Bilduma Kontakizunak liburua
Literatura Unibertsala

2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuan Maelström izenburupean argitaratu zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ipuinaren iturburua Maelström delakoa da. Hori Norvegiako kostaldean gertatzen den zurrunbiloa da. Ipuinak istorio bat beste baten barruan azaltzen du. Agure batek kontatzen du, nahiz eta berak esan zaharra ez dela, itxura gorabehera: "Oso gizon zaharra naizela pentsatuko duzu, baina ez da hala. Egun bat nahikoa izan zen ile hauek beltz-beltzetik zurira aldatu, nire zangoak ahuldu eta nire nerbioak desegiteko (...)".

Gizonak adierazten du egun batean, bere bi anaiekin itsasoratu zenean, oso urakan bortitz bat sortu zela eta haiek harrapatu erdi-erdian. Bi anaiak hil ziren, baina berak zurrunbiloaren barrura bota zuen bere burua, upel bati eutsi zion, eta ikusi zuenak txunditu zuen. geroago, lagun batzuen itsasontzi batek salbatu zuen. Lagunek ez zuten ezagutu.

Kanpo estekakAldatu