Macrolepiota olivascens
Macrolepiota olivascens Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Macrolepiota olivascens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Macrolepiota |
Espeziea | Macrolepiota olivascens M.M.Moser, 1961 |
Sinonimoak: Macrolepiota procera var. pseudo-olivascens, Lepiota olivascens.
Deskribapena
aldatuKapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, kanpai itxurakoa gero zabalduagoa, normalean erdian titiarekin, nabarmen samarrarekin; ezkata pikortsu arre koloreko txikiz apaindua, gainazal guztian, nabarmen ikusten dira hondo argiaren gainean. Ertz lodia ez erregularra.
Orriak: Estu, zabal samarrak, oinera mehetuak, zuriak.
Hanka: Erraboil loditu samarrarekin, oso nabariak ez diren ezkata txikiz apaindua, adinarekin gorritu daitezke. Eraztuna nahiko agerikoa, mintzezkoa.
Haragia: Zuria. Usain eta zapore nahikoa atseginarekin baina ez oso handiarekin.[2]
Etimologia: Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiota generoko perretxiko handia esan nahi du. Olivascens epitetoa, oliba antzeko koloreak dituelako du.
Jangarritasuna
aldatuJangarria.
Nahasketa arriskua
aldatuMacrolepiota procera, ez da hain iluna, eta ez du oliba koloreko orbanik. Macrolepiota konradii delakoak kapela zabalagoa eta laburragoa du, inoiz ez berdexka.
Sasoia eta lekua
aldatuUda amaieran eta udazkenean. Urria. Kosmopolita. Mendiko koniferoetan. Zuhaixketan. Basoetako soilguneetan. Zuhaitzetatik gertu dauden belar eremuetan.
Banaketa eremua
aldatuEuskal Herria, Pirinioak, Alpeak, Austria, Eslovenia, Suedia, Espainia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 33 or. ISBN 84-282-0877-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Macrolepiota olivascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.