MFK Košice (izen osoa Mestský Futbalový Klub Košice) Eslovakiako futbol taldea da, Košice hirikoa. 2 aldiz irabazi du Eslovakiako futbol liga eta beste 2 aldiz kopa. Aurrez Txekoslovakiako kopa bat ere irabazi zuen.

MFK Košice
Sorrera1952
Futbol zelaiaŠtadión Lokomotívy v Čermeli
edukiera: 9.000 lagun
inaugurazioa: 1970 (1991an berriztua)
PresidenteaEslovakia Blažej Podolák
EntrenatzaileaEslovakia Marek Fabuľa
LigaEslovakiako futbol liga
2016-172. maila, 1.a
(desegin zen)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

2017ko uztailean taldea desegin zen.

Historia

aldatu

Bigarren Mundu Gerraren aurretik hainbat talde izan ziren Košicen. Denetan lehenengoa Kassai AC izan zen, 1903an sortua. 1909an Hungariako liga irabazi zuen Kassaik. 1945ean hiriko hiru taldek bat egin zuten eta Jednota Košice eratu zen, Txekoslovakiako ligan aritu zena.

1952an VSS (Eslovakia ekialdeko injeniariak) taldea eratu zen eta berehala Spartak VSS Košice bihurtu zen. Hau hartzen da MFK Košice-ren fundazio data. 70. hamarkada bikaina izan zuen 1971ean ligan bigarren egin eta 1973an UEFA Kopan hartu zuen parte. Košiceko jokalari onenek Txekoslovakiako selekzioan hartzen zuten parte eta Jaroslav Pollák eta Dušan Galis jokalariak 1976ko Eurokopan txapeldun izan ziren.

Hurrengo aro bikaina 90. hamarkadan izan zuen. 1993an Txekoslovakiako azken kopa irabazi zuen eta 1997 eta 1998an Eslovakiako ligak. 1998an gainera Txapeldunen Ligako taldekako fasean aritu zen Manchester United, Juventus eta Feyenoordekin batera.

Azkenengo tituluak 2009 eta 2014ko kopak ditu.

Palmaresa

aldatu

Eslovakian: 5

aldatu
  • Liga (2): 1997, 1998.
  • Kopa (2): 2009, 2014.
  • Eslovakiako Superkopa (1): 1997.

Txekoslovakian: 1

aldatu

Nazio artean: 0

aldatu
  • Taldekako fasea 1998an.

Kanpo estekak

aldatu